Proiektu honen jabea:Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Hidrogenoa energia-bektore gisa hartzen duten proiektu eta estrategien jarraipena egitea eta horietan parte hartzea, Euskadiko LHren ikuspegia emanez.

Energiaren arloan, beste eragile batzuekin batera, “Hidrogenoaren euskal estrategiak” ekarriko duen eredu energetiko eta ekonomikoaren eraldaketaren definizioan parte hartzea, sektore estrategikoen deskarbonizazioan aurrera egiteko, hala nola energia, mugikortasuna, industria eta zerbitzuak. Espezializazio Arlo honen helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Hidrogenoaren erabileran eta horri lotutako teknologien espezializatutako lanbide-kualifikazioen definizioan parte hartzea eta LHko prestakuntza-eskaintza arlo horretan egokitzea.
  • Lanbide Heziketaren ikuspegia ematea hidrogenoaren balio-katearen definizioan.
  • Eremu sozioekonomikoan eraldaketa honek ekarriko dituen aldaketen inguruan sentsibilizazio lanak egitea, deskarbonizaziorako ekosistema bat sortuz.
  • Lanbide Heziketatik hidrogenoarekin lotutako teknologien inguruan ezagutza garatzea.
  • Ikerketa lanak egitea eta Euskadiko LHko ikastetxeen sareari ezagutza transferitzea.

Proiektuaren garapenean Somorrostro Heziketa Zentroak hartzen du parte.

Proiektu honi lotutako albisteak: