ELKARNET lanbide-heziketako zentrotako sistema informatikoen zenbait administratzailek osatutako lan-taldea da. Lan-talde horren helburua zentro bakoitzeko gainerako sistema-arduradunei laguntza eta babesa ematea da.
Hauek dira jardun-ildo nagusiak:
- Sare administratzaileen prestakuntza-premiak identifikatu eta horren araberako ad hoc plan bat ezarri
- Zentroen kudeaketa informatikoa hobetzeko sistema eta irtenbideen garapena bultzatu
- Sistema administratzaileen artean lankidetza-komunitate bat ezarri