LH-Euskadin blockchain teknologia hedatzea
Teknologia gutxik sortzen dute blockchain adinako ikusmin eta nahasmena. Bere potentziala Internetekin berarekin, Google agertu aurretik, parekatu da.
Esparru askotan du aplikazioa, eta beste hainbati euskarria ematen dio; izan ere, mota guztietako transakzioak egiteko aukera ematen du, bitartekari tradizionalak kontuan hartu gabe. Meatzaritza, smart-contracts, kriptomoneda, tokens, NFT eta antzeko terminoak gero eta ohikoagoak dira eta aukera eta ziurgabetasun mundu berri gisa aurkezten dira.
LHko Sailburuordetzaren berrikuntza-proiektu gisa bi urtez hautatua, eta Galdakaoko Andra Mari eta Santurtziko Calasanz zentroek bultzatua, hauek izan dira hasierako etapa horretan lortutako mugarri nagusiak:
21-22 ikasturtean, “Blockchain Lab” Tknikako espezializazio-arlo gisa sartu zen. Proiektuaren helburu berrien artean honako hauek azpimarra daitezke: