LH-Euskadin blockchain teknologia hedatzea
Teknologia gutxik sortzen dute blockchain adinako ikusmin eta nahasmena. Bere potentziala Internetekin berarekin, Google agertu aurretik, parekatu da.
Esparru askotan du aplikazioa, eta beste hainbati euskarria ematen dio; izan ere, mota guztietako transakzioak egiteko aukera ematen du, bitartekari tradizionalak kontuan hartu gabe. Meatzaritza, smart-contracts, kriptomoneda, tokens, NFT eta antzeko terminoak gero eta ohikoagoak dira eta aukera eta ziurgabetasun mundu berri gisa aurkezten dira.
Bi urtez LHko Sailburuordetzaren berrikuntza-proiektu gisa hautatua, 21-22 ikasturtean espezializazio-arlo bihurtu zen. Gaur egun, Tknikatik koordinatuta, proiektuan parte hartzen dute Galdakaoko CIFP Andra Mari LHIIko, Santurtziko Calasanzeko, Gasteizko CIFP Ciudad Jardín LHIIko, eta Amorebieta-Etxanoko CIFP Zornotza LHIIko irakasleek.
Proiektu honen helburu nagusiak honako hauek dira: