I+G arloan dituen indize altuei, lan eskaintzari eta nazioarteko ikuspegiari esker, Biozientziak sektore garrantzitsu bihurtu dira Euskal Herrian. Ekonomiaren dibertsifikazioan laguntzeko detektatu den RIS3 Euskadiren lehentasun estrategikoetako bat da. Biozientzien estrategia honen jarduera nagusia giza osasunaren segmentuan kontzentratzen bada ere, zahartzea barne, azpimarratu behar da azken urteotan Bioteknologia modu esponentzialean hazten ari den eremua dela.
RIS3tik, gainera, elikadura eta nekazaritzako elikagaien industria aukera-nitxo edo gizarte-erronka gisa identifikatu dira, eta ezagutzan oinarritutako irtenbideak erabiliz konpondu behar dira.
Lanbide Heziketa estrategia horiekin lerrokatuta egon dadin, BIOTk laborategiak sortu dira Tknikan, bioteknologia zeharkako diziplina baita. Laborategi horietan eremu hauetan egiten da lan:
- Nekazaritzako Elikagaien eta Industriaren Laborategia
Nekazaritzako elikagaien arloan, nekazaritzako elikadura jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren, nutrizio-analisiaren, elikagaien segurtasunaren, elikagaien trazablitatearen eta abarren barruan dauden saiakuntzak ikertu eta egiten dira.
Industria arloan, lurzoruen eta uren, biohartziduraren, bioerremediatzearen eta ingurumenaren hobekuntzaren inguruko saiakuntzak ikertu eta egiten dituzte.
- Biologia Zelularraren Laborategia
Baldintza aseptikoak lortzeko, hazkuntza garbiko gela instalatu da, fluxu laminarreko bi kabina eta CO2 inkubagailua dituena… hainbat motatako kultibo zelularrak, terapia zelularraren azterketak eta abar egin ahal izateko.
Laborategi horren barruan, 3D bioinprimaketa nabarmentzen da, teknologiaren eta biologiaren ikuspegitik teknika berritzaileetako bat baita.
- Biologia Molekularreko Laborategia
Eremu horretan ikertu eta saiakuntzak egiten dira proteinak ateratzeko eta kuantifikatzeko teknikak, DNA erauzketa, qPCR, immunologia eta abar erabiliz.
BIOTK LABORATEGIAK GARATUTAKO EKINTZAK
“PCR kuantitatiboko ikastaro teoriko-praktikoa: oinarriak eta aplikazioak”. 2020-2021
“Kultibo zelularretara hastapen ikastaroa”. 2019-2020, 2020-2021
ALBISTEAK KOMUNIKABIDEETAN:
- 31/10/2020, El Diario Vasco. Mascarillas biodegradables y Km 0 gipuzkoanas
- 28/05/2020, naiz irratia. Maskara gardenak, inklusioan sakontzeko
- 2020-05-17, Euskadi Irratia. Maskarak. 2h12′
- 2020.05.15, El Diario Vasco. TKNIKA diseña mascarillas transparentes para que las personas sordas puedan leer los labios
- 2020.05.12,13, Telenorte (TVE1) eta En Jake (ETB2)
- 17-04-2020, El Diario Vasco. Tapia, Urkullu, Uriarte y Murga atienden las explicaciones que les ofrecieron en Tknika.Prototipos de protección “made in Tknika”