Helburu espezifikoa
Lan-merkatuen eraginkortasuna eta izaera inklusiboa hobetzea eta kalitatezko enplegua lortzea, gizarteazpiegiturak garatuz eta gizarte-ekonomia sustatuz.
Lehentasuna eta helburu politikoa
OP2. Europa sozialagoa eta inklusiboagoa.
P3 Mugaz gaindiko eremuan enplegua eta kalitatezko prestakuntza lortzea erraztea.
Datak
- Hasiera-data: 24/01/01
- Bukaera-data: 26/06/30
- Proiektuaren iraupena: 30 hilabete
Proiektuaren laburpena
BASERRIBERRI proiektuak POCTEFA lurraldearen bi erronkari laguntzen die:
- Mugaz gaindiko lan-merkatuen integrazioa indartzea eta enpleguaren eta prestakuntzaren kalitatea hobetzea mugaz gaindiko lurraldean, langabeentzako prestakuntza- eta gizarteratze-eskaintza berri bat garatuz.
- Mugaz gaindiko lurraldea egituratzea gizartean eta kulturan, mendebaldeko mugaz gaindiko zonako ondare-elementu bereizgarri bat berreskuratuz: «Baserria». Proiektuaren helburua da landa-eraikin tradizionalak birgaitzeko zurezko lan-tekniketan trebatzeko mugaz gaindiko eskaintza berri bat garatzea, langabetuen gizarteratzea sustatzeko eta zurezko eraikuntzaren sektorean belaunaldien arteko erreleboa errazteko.
EMAITZA NAGUSIAK HAUEK IZANGO DIRA:
Mugaz gaindiko prestakuntza- eta gizarteratze-prozesuetarako laguntza-metodologia bat.
Prestakuntza teoriko-praktikoko ikastaro bat, zurezko lan-teknikei buruzkoa, landa-eraikin tradizionalak birgaitzeko.
2026-2030 mugaz gaindiko prestakuntza-poloa garatzeko ibilbide-orria.
Berrikuntza nagusia erabat mugaz gaindikoa den prestakuntza- eta gizarteratze-prozesu bat da, bi estatuetan baliozko titulazio bat lortzeko aukerarekin eta 3 lurraldeetako enpresetan sartzea erraztera bideratua. Bazkideek epe luzerako lankidetzaren hasiera gisa planteatzen dute proiektua, eta esperientzia horren emaitzatik abiatuta, «mugaz gaindiko prestakuntza-polo» bat sortu nahi da, mugaz gaindiko lanmerkatuaren aukeretan oinarrituta prestakuntza berriak garatzeko eta eskaintzeko.
HAUEK IZANGO DIRA PROIEKTUAREN ONURADUNAK:
Prestakuntza- eta integrazio-esperientzia pilotuan parte hartu duten hiru eskualdeetako enplegueskatzaileak (12).
Hiru eremuetako zurgintzan espezializatutako lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak (80).
Laneratze-prozesuetan parte hartzen duten beste enplegu-eskatzaile batzuk, zurezko eraikuntzaren sektorean enplegua aurkitu ahal izango dutenak (90).
Beren laguntza partekatuko duten gizarteratze-erakundeetako teknikariak (40).
3 eskualdeetako zurezko eraikuntzaren sektoreko enpresak, belaunaldi-defizitari irtenbidea eman diezaioketenak (30).
POCTEFAREN WEBGUNERAKO ESTEKA >
EUROPAR BATASUNEKO ESKUALDE POLITIKAREN WEBGUNERAKO ESTEKA >
Informazio gehiago proiektuari buruz: BASERRIBERRI