Fabrikazio mekanikoa
fabrikazio aurreratua, simulazioa, soldadura

Ikasturtea:
2020-2021

Partaideak:
CPIFP MONDRAGON ESKOLA POLITEKNIKOA LHIPI
CPES DEL GOIERRI BHIP

Fabrikazio prozesuen ondoriozko hondar-tentsioak (TR) kontutan hartu beharreko faktore garrantzitsu bat dira osagai mekanikoak diseinatzeko eta optimizatzeko prozesuan. Proiektu honetan, esperimentalki aztertu nahi dira soldadura prozesuaren eta Shot-Peening tratamenduaren ondoriozko TR-ak, horretarako Hole-Drilling eta XRD (x izpien difrakzioa) teknikak erabiliz, eta MGEPen garatutako hondar-tentsioak iragartzeko zenbaki-eredua kontrastatu nahi da.