Fabrikazio mekanikoa
Ikasturtea:
2025-2026
Partaideak:
CIFP LAUDIOALDE LHII
CIFP ZORNOTZA LHII
RoboMIG‑Print proiektuak MIG/MAG oinarriko WAAM (Wire Arc Additive Manufacturing) teknika erabiliz kostu baxuko, seguru eta errepikakorra den soluzio kolaboratibo bat garatuko du, robot kolaboratibo batekin integratuta. Sistema hau DED (wire‑laser) Meltio M450 ekipamenduaren aurka balidatu eta konparatuko da, geometriaren zehaztasuna, gainazaleko kalitatea, mikroegitura eta errendimendu mekanikoa bezalako adierazleekin. Proiektuak ikaskuntza‑ibilbide eta material didaktiko transferigarria sortuko du FP sarearentzat eta ETEentzat.