Informatika eta komunikazioak, Instalatze eta Mantentze lanak, Osasungintza
Biozientziak, Elektronika, Osasuna
Ikasturtea:
2024-2025
Partaideak:
CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
CIFP IZARRAITZ LANBIDE HEZIKETA LHII
Proiektu honekin aho-hortzen osasunerako programa bat inplantatu nahi da Euskal Eskolan. Eskolak, hezkuntza-testuingurua izanik eta hezitzaile eta familien arteko topagune bezala, aho osasuna sustatzeko gune eraginkorrenak dira. Hezkuntza programa garatzeko, teknologia berri eta aurrerakoiak erabiliko dira; hortz eskuila-kaxa inteligentea, aplikazio bat eta webgune bat sortuz. Teknologia hauek, adituak, irakasleak, ikasleak eta familiak elkarlanean aritzea ahalbidetuko dute guztion aho osasuna hobetzeko helburuarekin.