Gizarte eta Kultura zerbitzuak, Informatika eta komunikazioak, Osasungintza

Ikasturtea:
2022-2023

Partaideak:
CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
CIFP PLAIAUNDI LHII

«IKUZAIN Osasun Laguntzaile Digitala 4.0» proiektuak gailu mediko bat diseinatu nahi du. Honi esker, osasun-larrialdietako teknikariei, erizaintzako laguntzaileen teknikariei eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko teknikariei aukera ematen zaie, bai larrialdiaren lekuan bertan, bai etxean edo erakundean, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan (112), osasun-zentroan edo ospitalean dagoen osasun-profesionalarekin harremanetan jartzeko. Kontaktu hori zuzenean eta modu seguruan egingo da, irudia eta soinua transmititzeko eta, aldi berean, lortutako informazioa digitalizatzeko aukera emango duen programa espezifiko baten bidez. Horri esker, teknikariek ematen duten asistentzia sanitarioa eta soziosanitarioa osatuagoa izango da.