Gizarte eta Kultura zerbitzuak, Informatika eta komunikazioak
Biozientziak, Inklusioa, Komunikazioa

Ikasturtea:
2024-2025

Partaideak:
CIFP PLAIAUNDI LHII
IES ESKURTZE BHI
CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII

IDAZBLISS proiektuak Bliss hizkuntza ikasteko tresna digital eta doakoa garatu nahi du, ikaskuntza jolasak dituen ingurune gamifikatu baten bidez inklusioa eta irisgarritasuna sustatzeko. Gainera, Bliss sinboloak sortu eta pertsonalizatzeko tresna bat izango du, baita testua Bliss-era eta Bliss-etik testura itzultzeko itzultzaile bat ere, komunikazio eraginkorragoa ahalbidetuz. Plataforma irekia denez, IDAZBLISSek aukera berdina eskainiko die behar bereziak dituzten kolektiboei, komunikazio-oztopoak murriztuz eta parte-hartze soziala bultzatuz.