Elektrizitatea eta elektronika, Energia eta Ura, Instalatze eta Mantentze lanak, Nekazaritza

Ikasturtea:
2019-2020

Partaideak:
CIFP FRAISORO ESKOLA LHII
CIFP USURBIL LHII

Fraisoroko ikasturtean zehar berotegian egiten diren baratze lanek ez dute emaitzarik (uztarik) izaten uztail edo abuztua iritsi arte. Ondorioz, ikasleek ezin izaten dute beraien lanaren emaitzarik ikusi, horrek duen garrantziarekin. Horretarako, berokuntza eta argiztapen sistema baten azterketa aurreikusten da, parametro desberdinak aldatuz, uzta aurreratu eta emaitzak ikasleek ikusteko moduan jarriz. Helburua, alternatiba desberdinak proposatzea izango da, eraginkortasuna kontutan hartuz.

Fraisoroko eta Usurbilgo zentroen arteko elkarlana da, eta hiru ildotan egingo da lan: 1) labore hidroponikoetan saiakuntza batzuk martxan jartzea 2) laborantzako berotegian berokuntza-sistema berriztagarria diseinatzea. 3) parametroen kontrola (tenperatura, hezetasuna, erradiazioa, argitasuna eta kontsumoa) IoT bidez.