Elektrizitatea eta elektronika, Informatika eta komunikazioak

Ikasturtea:
2025-2026

Partaideak:
CIFP REPELEGA LHII
CPIFP SALESIANOS URNIETA LHIPI

FP-Robotik Interface kode irekiko eta low-code motako programazioan oinarritutako soluzio baten bideragarritasuna aztertzen duen ekimen teknologiko eta pedagogikoa da, Lanbide Heziketako zentroetan robot industrialak urrunetik programatu eta balidatzeko helburuarekin. Bloke bidezko edizioa, simulazioa eta IoT bidezko telemetria uztartzen dituen web-interfaze baten bidez, roboten programazioa, simulazio bidezko egiaztapena eta exekuzio errealaren berrespena egin ahal izatea bilatzen du, zentroen arteko sare baten bidez. Proiektuak praktika didaktiko errepikagarriak sortzea eta LHko zentroen arteko lankidetza digitala sustatzea ditu xedetzat.