Elektrizitatea eta elektronika, Fabrikazio mekanikoa, Instalatze eta Mantentze lanak
4.0 industria, fabrikazio aurreratua

Ikasturtea:
2021-2022

Partaideak:
CPIFP TXORIERRI S. COOP. LTDA. LHIPI
CPIFP MONDRAGON ESKOLA POLITEKNIKOA LHIPI
CPIFP ARRATIAKO ZULAIBAR LANBIDE IKASTEGIA LHIPI

“Estanpazio-prozesuak sentsorizatzea 4.0” proiektuan, txapa konformatzeko prozesu batean esku hartzen duten aldagai nagusiak aztertuko dira, hainbat neurgailu (sentsoreak, automatak, etab.) estanpazio-tresna batean jarriz, ondoren lortutako datuak monitorizatu eta aztertzeko. Horretarako, txapa metalikoa hotzean edo beroan estanpatzeko hainbat tresna sentsorizatuko dira ikastetxeetan, eta balio erantsi handiko material didaktiko teoriko praktikoa sortuko da, ondoren ikasgelara transferitzeko.