Ikasturtea:
2020-2021, 2021-2022
Partaideak:
CIFP MIGUEL ALTUNA LHII
CIFP TOLOSALDEA LHII
Fabrikazio mekanikoan geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira Industria 4.0arekin bat datozen soluzioak. Proposatzen dugun proiektu honen jomuga da azken urteetan asko eboluzionatu duten bi teknologia bateratzen ikasi eta soluzio zehatzak garatu arteko bidea egitea; bi teknologia hauek dira alde batetik 3D eskaneaketa metrologia ikuspuntutik egiaztapenera bideratuta, eta bestetik robotika kolaboratiboa, prozesuaren automatizazioa lortze aldera.
Aurreko urtean lortutako ezagutza eta integrazioak produktuaren potentzialitatea areagotzeak merezi duela erakutsi digu, horrela 21-22 ikasturtean piezen erreferentzia eta kasuistika desberdinetara egokitu ahal izateko eta lortutako ezagutzak sendotu eta dagoeneko eskuratutako baliabideak ustiatzeko.