Ikasturtea:
2022-2023
Partaideak:
CIFP MIGUEL ALTUNA LHII
Planteatzen den proiektuaren helburu nagusietako bat, langile eta ikasleari bere lanean lagunduko dion Errealitate Areagotuan oinarritzen den euskarri digital bat garatzea litzateke. Errealitate Areagotua, gaur egun, konektibitatea dela eta, tableta, telefono mugikorra eta betaurreko berezien bitartez, erabiltzaileari bere tailerreko kokapenean laguntzeko erreminta baliagarria da guztiz.
Digitalizazio fasea izango litzatekenaren garapenean, oinarrizko azterketa bermaturik, Errealitate Areagotu bitartez, jardueren didaktifikazioa egitea planteatzen da.
Horretarako, esperientzian oinarriturik, muntaia-desmuntaien prozesuetako, ataza, eta ekintza-jarduera bakoitza identifikaturik, beraien arteko konexio-fluxua diseinatu eta baliabide digitalak sortu eta fluxuen garapena egingo da Errealitate Areagoturako bidea ematen duen software bat erreminta bezala erabiliaz.
Egiten diren muntaia-desmuntaian jardueren garapenetan, 3Dko irudi birtualak azalduko dira, langile ala ikasleari laguntzeko interesgarriak direnean. Jarduera guzti hauek testatu egin beharko dira esperientziadun langileekin eta lehen aldiz formazio bezala erabiltzen duten ikasleekin.
Eta amaitzeko adierazi, garapenaren prozesua dokumentatzea garrantzizko helburu litzatekela beste LH-ko ikastetxe ala enpresetan era bereko garapenak egiteko bidea zabaltzeko.