Ikasturtea:
2023-2024

Partaideak:
CIFP POLITECNICO EASO POLITEKNIKOA LHII
CPIFP TOLOSAKO INMAKULADA LHIPI
CPIFP CEINPRO LHIPI

Argazki galeria

Hezkuntza tradizionalak ikasleen arlo kognitiboa zuen ardatz bezala, baina gaur egun eta gizartean azaleratu diren behar eta kezkei erantzuna eman nahian, ikasleen hezkuntza emozionalak indar handia hartu du. Horrela, azken urteetan pauso ugari eman dira nerabe eta gazteen behar emozionalei erantzuteko helburuarekin. Honek guztiak, hausnarketa espazioak sortzeko aukera eman du, eta horretan, irakasleen arlo emozionala lantzeko beharra dagoela ikusi da. Ondorioz, proiektu honen bidez, ikasleen ongizate emozionala alde batera utzi gabe, irakasleek ere beraien emozioak lantzeko espazioa sortu nahi da.

Teknologiak ere paper garrantzitsua edukiko du, errealitate birtualeko bi software garatu eta chatboat baten erabilera ikertu nahi baita. Batetik, errealitate birtualeko bi software: irakasleek suizidio jokaerak duten ikasleak identifikatzeko softwarea eta irakasleen espazio lagunkoien parte izango den “Relaxing Reality” softwarea. Bestetik, adimen artifizialaz baliatuz ongizate emozionalaren webgunerako lagungarri izango den chatboataren erabilera ikertu nahi da.