Ikasturtea:
2025-2026

Partaideak:
CIFP ARMERIA ESKOLA LHII
CIFP UNI EIBAR ERMUA LHII

EIBAR Learning Factory proiektua IT/OT integrazioa eta ISA-95 estandarra erabiliz diseinatuta dago, fabrikazio aurreratu eta muntatze automatizatuaren inguruko sistema adimendun eta konektatuak ezartzeko, sentsoretik ERP sistemara bitarteko digitalizazio-piramide osoa barne hartuz.

Gainera, produkzio-prozesuen trazabilitatea muturretik-muturrera modu sistematiko eta kontrolatuan ziurtatzen du, eta informazio-fluxu adimentsuak modu zehatzean kudeatzen ditu. Beti ere makinen segurtasun-funtzio kritikoen fidagarritasuna eta operadoreen babes fisikoa bermatuz, ISO 13849-1 eta IEC 62061 arauak jarraituz.