Ikasturtea:
2021-2022
Partaideak:
CIFP ARMERIA ESKOLA LHII
CIFP UNI EIBAR ERMUA LHII
Harremanetarako kontaktua:
ASIER USKOLA
irauskola@armeriaeskola.eus
XABAT ZABALA
xzabala@uni.eus
Makina bat, eta modu zabalagoan prozesu bat Industria 4.0ko makina adimenduna bihurtzeko jarraitu beharreko prozedura guztia aztertu eta zehazteko gida bat osatzea da helburua. Honetarako makina zehatz bat erabiliko bada ere, gidak ikuspegi orokor bat landu nahi du eta edozein makina edo prozesutan kontuan hartu beharrekoak jasoko lituzke. Teknologiaz haratago, gida honetan makina edo prozesu bat digitalizatzeak bereak dituen inplikazioak ere aztertu nahi ditu: eskatzen duen prestakuntzan, enpresaren egituran, departamenduen arteko lan kolaboratiboan, egiteko moduen eguneraketan, etab.
Makina adimenduna lortzeko prozesu hau benetako makina batekin landuko litzateke, funtzionala izango den makina bat, eta fokoa teknologia hauetan jarriz: BIKI DIGITALA, ZIBERSEGURTASUNA, PROTOKOLO IREKIKO KOMUNIKAZIOA, EDGE COMPUTING, ERP.