Kimika
Biozientziak, Ingurumena, jasangarria
Ikasturtea:
2021-2022
Partaideak:
JESUITAK INDAUTXU
Proiektu honen helburua kitinaren isolamendua eta ondorengo kitosanoaren ekoizpena da. Horretarako, ingurumenarekiko jasangarriak diren prozedurak garatuko dira gaur egun hedatuta dauden metodologia kaltegarrien alternatiba gisa. Erabilitako lehengaiak, ongarri modura zein arrain-haztegietan elikagai bezala erabiltzen diren zizareen hondakinak izango dira. Azkenik, biodegradagarriak diren kitina zein kitosanoa ur eta lur kutsatuen biorremediaziorako erremintatzat baliatu daitezkeen aztertuko da.