Ikasturtea:
2025-2026
Partaideak:
CIFP DON BOSCO LHII
CIFP ARMERIA ESKOLA LHII
CPIFP LA SALLE-BERROZPE LHIPI
Argazki galeria
Proiektu honek Adimen Artifiziala (AA) eta ikusmen artifiziala (Computer Vision) erabiltzen ditu PCB plaken (Printed Circuit Board) kalitate kontrola automatizatzeko. Sistema irekia, modularra eta eskalagarria garatuko da, hardware eta software librean oinarrituta, kalitate kontrol automatizatua beste industria-sektoreetara (elikadura, kimika, mekanizazioa edo ehungintza, besteak beste) hedatzeko helburuarekin. Industria 5.0-ren balio nagusiak integratzen ditu: gizakian zentratua, langileen ongizatea eta gaitasunak hobetuz, jasangarritasuna, baliabide ireki eta partekatuen bidez. eta erresilientzia, beste industria eta testuinguruetara erraz moldatzeko gaitasuna.