Kimika, Osasungintza

Ikasturtea:
2022-2023

Partaideak:
Jesuitak Indautxu

Proiektu honek biriketako mikrobiomen alteraziotik, aplikatutako tratamenduetatik eta hainbat adierazle klinikotik eskuratzen diren datu masiboen adimen artifizialaren bidezko analisian (AA) oinarrituta, tratamendu terapeutiko zehatzagoak eta pertsonalizatuagoak diseinatzen laguntzea du helburu. Era berean, Lanbide Heziketako (LH) zikloetako edukiak eguneratzeko ezagutzak eskuratu nahi dira. Horretarako, sekuentziazio metagenomikoaren bidez fibrosi kistikoa (FK) duten pazienteen biriketako mikrobiomaren bakterio-konposizioa zehaztuko da, eta datu-baseak sortuko dira, osasuneko hainbat adierazle klinikorekin eta aplikatutako tratamenduekin batera. Horrela, AAn oinarritutako algoritmo iragarle bat garatu ahal izango da, zeinak farmakoen koktelak diseinatzeko orduan, tratamenduen eraginkortasunean eta albo-ondorioen murrizketan lagun dezakeen.