Enpresen eta erakundeen zibersegurtasuna areagotu dezaketen tresnak.

Informatika eta komunikazioa
Deskargatzeko fitxategia

Material honetan, Snort3 Intrusion Detection System (IDS) eta Elastic Stack log-en kudeaketarako sistema pausoz-pauso nola instalatu eta konfiguratu azaltzen da. Honetaz gain, bi sistema hauek beraien artean lotzeko eta batera funtzionatzeko egin beharreko konfigurazioa ere azaltzen da. IDS bat baimendu gabeko sarbideak detektatzeko eta ordenagailu edo sare batean jasotako gertaerak monitorizatzeko sistema bat da. Zehazki, Snort IDS ezagunenetako bat da. Elastic Stack, bere aldetik, log-en zentralizazio eta kudeaketarako oso tresna erabilgarria da, testuan oinarritutako bilaketak egiteko oso motore indartsua duelako eta bilaketak grafikoki erakustea ahalbidetzen duelako. Bi tresna hauen elkarlanak enpresa nahiz erakundeen zibersegurtasuna handitu dezake. Bereziki, industriako komunikazio protokoloak erabiltzen diren inguruneetan oso tresna erabilgarria izan daiteke.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak:

IES Xabier Zubiri – Manteo BHI : Raúl Barrena

CIPF Easo Politeknikoa LHII : Xabier Iriarte

CIPF Txurdinaga LHII : Urko Zúñiga

Tknika : Unai Segundo

Edukiak:

Materiala euskaraz dago garatuta eta hiru gidaz osatuta dago:

  1. Snort3 IDS-aren instalazioa eta konfigurazioa
  2. Elastic Stack-aren instalazioa eta konfigurazioa
  3. Snort eta Elastic Stack elkarlotzeko konfigurazioa

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Materiala Informatika eta Komunikazioetako familia profesionaleko irakaslegoari zuzenduta dago, bereziki zibersegurtasunarekin erlazionatuta daudenentzat.