Ekintzailetza - Ekingune
Deskargatzeko fitxategia

Ikasenpresa programa ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa bat da. Proiektu horren helburuen artean dago enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Gainera, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu nahi da ikaslea eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.

Zer egiten da?

Ikasleek enpresa txiki bat muntatuko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak egingo dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu errealak izango dira, beraiek egindakoak edo merkaturatutakoak.

Ikasturtearen barruan enpresaburuen bi batzar egingo dira. Bilera horietan enpresa bakoitzeko bi ordezkarik hartuko dute parte. Lehenengo bileran haien enpresa aurkeztuko diete gainerakoei eta bigarren bileran haien enpresaren martxa azalduko diete. Bilera horietako lehen zatian lantegiak emanten dira.

Otsailean azoka bat antolatuko da eta enpresek beren produktuak saldu ahal izango dituzte bertan.

Kontaktua eta informazio gehiago:

María Pilar Diez Mintegui

pdiez@tknika.net

http://ekingune.tknika.net/

Contenidos

Manual Ikasenpresa

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Material hau, bai Erdi Mailako bai Goi Mailako ikasleekin, Enpresa Ekimen Sortzailea  moduluan lantzeko da.

Ikasleriak ekintzaile konpetentzia behar bezala gara dezan eta moduluari dagozkion ezagutza teknikoak eskura ditzan, gida liburuak, metodologia aktibo bat proposatzen du.

 

Ikasenpresa programak hezkuntza-testuinguru berritzailea sortuko du, eta ikaskuntza-metodologia bereziki praktikoa erabiliko du. Programak teknologia berrien erabilera hartuko du aintzat (posta elektronikoa, bideokonferentzia, atzerriko hizkuntzen erabilera, eta abar), gaur egungo informazioaren gizartean ezinbesteko lan-tresnak eta komunikazio-tresnak baitira.

irudia_Ikasenpresa_2 irudia_Ikasenpresa_1