Mekanizazio prozesu aurreratuak: Torneaketa, fresaketa eta artezketa

Fabrikazio mekanikoa
Deskargatzeko fitxategia

Transformazio metalmekanikoaren industrian prozesuak hobetzeko interes handia dute. IKTetan, CNCetan eta erremintetan izan diren aurrerapenek prozesuen errendimendua hobetzeko aukera ematen dute. Aurrerapen horiek LHn ematen diren eduki eta zerbitzuak eguneratzeko premia dakarte. Proiektu honetan, LHko zentroen eta enpresen artean proba esperimentalak egin dira, betiere txirbil-harroketako prozesuetan errendimendu handiko mekanizazioaren filosofia erabiliz. Proba horiek transformazio-enpresetan erabiltzen diren material berrien mekanizaziorantz urrats bat egitean dautza, baita betiko materialen mekanizazioko baldintza eta estrategiak hobetzean ere. Halaber, berrikuntza erremintetan, estrategietan, softwarean eta makinetan aplikatuko da.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak

Jose Antonio Florindo Mansilla (Easo politeknikoa)
Fernando Septien Martinez (Usurbilgo Lanbide Eskola)
Aitor Ansola (IMH Institutua)
José Ramón Aldanondo (Goierri Eskola)
Iñigo Mendiolea (Leartik)
Juan Luis Nazabal, Ion Insausti, Xabier Epelde (Miguel Altuna Institutua)
Luis Mari Iriarte (MGEP-Mondragon)
José Maria Portuburu (LaSalle Berrozpe)

Iraupena

2008-2010

Edukiak:

1.- TORNEAKETA PROZESU AURRERATUAK: Egindako praktika eta informazio lagungarria.
2.- FRESAKETA PROZESU AURRERATUAK: Egindako praktika eta teoria.
3.- ARTEZKETA PROZESU AURRERATUAK: Artezketa teoria eta ariketa praktikoak.

Praktika horiek guztiak egiteari eta didaktifikatzeari eta LHko irakasleentzat nahiz enpresentzat zenbait ikastaro definitzeari esker, halaber, ETEei erantzuten zaie prozesuen hobekuntzan eta sektore berrien sarreran. Erantzun horrek honako sektore hauek hartzen ditu eraginpean: aeronautika, medikuntza, energia eolikoa eta industria tradizionalak, automozioa, MH edo industria laguntzailea.