Elektrizitatea – elektronika arloa energiaren sektorean posizionatzea eta espezializatzea.
Enpresen beharrizanei erantzuteko gaitasuna eskuratu, bai prestakuntzaren ikuspuntutik eta bai espezializazioa behar duten zerbitzuen eta proiektuen ikuspuntutik helburua kontutan izanik, eta Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloko espezialitateek protagonismo berezia izango dute jada antzeman daitekeen panorama berri horretan, horren harira jaio da “Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloaren kokapena eta espezializazioa energiaren sektorean- POSITRONIKA” proiektua, Hezkuntza sailak sustatu du eta Tknika arduratu da hura zuzentzeaz.
Lehenengo fasean:
Energia elektrikoaren sektorearen bilakaeraren prospektiba egin, eta hura garatzeko beharrezkoak diren teknologiak zehaztu.
Elektrizitatearen eta Elektronikaren lanbide-arloak energiaren sektorean duen kokapena azalduko duen txostena prestatu.
Bigarren fasean, ikerketa honen ondorioz, bi proiektu berri garatu dira, Autokontsumoko mikrosareen garapena eta Ibilgailu elektrikoen etorreraren eragina.
Positronika Txostena,
Zaintza teknologikoan oinarrituta, hainbat sektore eta azpisektore eta horiei lotutako teknologiak ezarri dira txostenean, eta gero, teknologia horiek guztiak bateratu eta azpisektoreetara lotu dira. Azkenik, teknologietara lotutako konpetentziak aurkeztu dira, eta ondorioetan, sektoreak eskatutako prestakuntza-joerak.
Interpretación de la factura eléctrica, (2014)
Elektrizitateak duen prezioa ulertzeko, bukaeratik hastea hoberena da eta bukaera faktura elektrikoa da. Dokumentu honek, faktura honek dituen atal desberdinak ulertzen laguntzen du.
Mikrosarek eta autokontsumoa
Sare elektrikoak oso aldaketa txikiak izan ditu 100 urtetan, eta badirudi epe ertainera hori aldatu egingo dela. Aldaketa ez da egun batetik bestera gertatuko. Dokumentu honetan kontzeptu ezberdinez ariko gara, eta gure inguruan egon litezkeen soluzioak aztertuko ditugu. Dena mikrosareen inguruan bateratuko dugu.
Ibilgailu Elektrikoaren Karga Azpiegitura
Ibilgailu elektrikoaren kargadoreen instalazioa eta mantenua.
Maser Microelectrónica. MASER-MIC.
TECUNI.
Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CEDER).
ORMAZABAL.
IBERDROLA.
Euskadiko Energiaren Klusterra ENERGIA KLUSTERRA
Telekomunikazioen Klusterra. Elektronikaren eta Informazioaren teknologien euskal elkartea. GAIA.
INGETEAM.
TEKNIKER.
IEFPS Armeria Eskola GLHBI – Nicolas Morillo Urionabarrenetxea
IEFPS Don Bosco – Ion Hernandez Susaño
IEFPS Repélega GLHBI – Mikel Etxebarria Grande
IEFPS Mendizabala GLHBI – Mikel Larrinaga Urzelai
2011 – 2014
Elektrizitatea – elektronika arloko zikloetako irakasleentzat.