Fabrikazio mekanikoa
Deskargatzeko fitxategia

Azken urte hauetan, eraikuntzak egiteko erabiltzen diren materialetan aldaketak ematen ari direla sumatu dugu. Zenbait enpresek adierazi digute hainbat egituratan polimero eta konposite berriak geroz eta gehiago erabiltzen ari direla, askotan altzairu eta beste material konbentzionalak ordezkatuz Metal eraikuntzekin alderatuta, Polimero eta konpositeen eraikuntzak desberdintasunak eta antzekotasunak ditu. Metalekin bezala, moztu, konformatu eta soldatu egiten da, baina teknika eta tresna asko ezberdinak dira Proiektu honetan ezezaguna den esparru honek eskatzen dituen gaitasunak eta jakinduria gureganatzeko eta lanbide heziketa sisteman txertatzen saiatu gara. Ondorioz, euskarazko material didaktiko bat sortu da, irakasle guztien eskura jartzen duguna.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak:

Tolosaldea LHII – Enrike Odriozola

Meka LHII – Jagoba Uranga

Edukiak:

Materiala euskaraz dago garatuta eta eskuliburu bat eta aurkezpen bat ditu.
Hona hemen edukiak:

  1. Plastikoen sailkapena
  2. Plastikoen galdaragintza
  3. Plastikoen eragiketak
  4. Plastikoen soldadura

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Lanbide Heziketako Fabrikazio mekanikoa zikloko Erdi mailako soldadura eta galdaragintzako ikasleak eta irakasleak.