Hotzeko estanpazio-prozesuetako erreminta eta pieza konplexuen diseinuaren optimizazioa

Fabrikazio mekanikoa
Deskargatzeko fitxategia

Helburua da enpresetako eta lanbide-heziketako hotzeko estanpazioko pieza konplexuen eta erreminten diseinua hobetzea.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak

Mikel Atxega (M. Altuna, Bergara)
Alex Axkoeta (M. Altuna, Bergara)

Enpresa kolaboratzaileak

Estanpazioaren sektoreko 30 enpresa baino gehiago.

Iraupena

2008 – 2010

Edukiak:

1.UD Hotzeko konformazioaren hastapenak.

2.UD Hotzeko estanpazioko oinarrizko eragiketak.

3.UD Hotzeko estanpazioko pieza sinpleen garapena eta kalkuluak.

Enpresen premiak aztertu ondoren, LHaren proiektuak hotzeko konformazioaren teknologietan hurrengo urteetan izan behar dituen ardatzak definitu dira, lau ardatz definitu ere:
LHn hotzeko estanpazioko diseinua (eta beste teknologia batzuetakoa) optimizatzeko erremintak sartzeari lehentasuna ematea, elementu finituekiko simulazioko (FEA) softwarea erabiliz. Epe laburrera sartu beharko da, hotzeko (eta beroko) forjarako Europako joerei jarraiki.
Maila guztietan sortutako materialen transferentzia osatzea: Graduondokoen bidezko lanbide-hastapena, etengabeko prestakuntza hasitako ildoan eta langabetuentzako prestakuntza, betiere ikasle-urritasunari eta belaunaldien arteko txandakatzeari aurre egiteko alternatibak garatuz.
Erronka teknologikoei aurre egiteko ahaleginean enpresentzat lagungarriak izan litezkeen jarduera berritzaileei ekitea, eta, horretarako, enpresei askotariko zerbitzuak eskaini eta azpiproiektuak garatzea.
Goi-mailako espezializazioko dokumentazio teknikoa sortzea goi-mailako prestakuntzan sarbidea izateko. Garatu beharreko azpiproiektuak eta beste edozein iturri izango dira dokumentazio horren sorburuak. Espezializazio-eremuak: diseinua eta simulazioa, erreminta-muntaketak, material aurreratuak, prozesuen optimizazioa, etab.