EZ-OHIKO MATERIALEN MEKANIZAZIOA - EOMM PROIEKTUA

Fabrikazio mekanikoa
Deskargatzeko fitxategia

Ondoren aurkezten diren materialak aukeratutako material desberdinekin egindako lanen emaitza dira, enpresen kasuak, aplikazio eremuak, eginiko praktiken diseinu eta garapenak, eta baita ere mekanizagarritasun azterketak, horretarako metodo desberdinak erabili direlarik, hala nola, txirbilaren formaren azterketa, gainazalaren neurketa, eta V15 eta COM metodologiak.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak
Tolosaldea GLHBI (Tolosa): Juan Luis Nazabal
Goi Eskola Politeknikoa (Arrasate): Done Ugarte
Miguel Altuna Institutua (Bergara): Ion Zaldua
Koordinatzailea: Foxan Joubert (Tknika)

Enpresa kolaboratzaileak

ULMA, Fundiciones Estanda, Kanter, Metagra, Iñaki Olano, Talleres Amuño.

Edukiak:

* Mekanizagarritasuna.

* Metodoak eta adierazleak:
– Txirbilaren forma
– Gainazalaren neurketa
– Com azalpena
– V15 azalpena
* Kasu praktikoak:
– Altzairu herdoilgaitzak – F53 eta AISI420
– Altzairu lasterrak – ASP23
– Burdinurtuak – Kromora aleatutako burdinurtu zuria
– Cobaltoan oinarrutiriko aleazioak – CrCo
– Metal gogorra – G5
* Galdeketa

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Lanbide heziketako Fabrikazio Mekaniko familiako irakaslegoari eta baita ere industria sektore honetako enpresei zuzendua.

Azken bi ikasturte hauetan Ez-ohiko materialen mekanizazioari buruzko proiektua landu dugu Tknikan, ondorengo bi helburu nagusi hauekin: enpresekin elkarlanean aukeratutako material berezi batzuen mekanizagarritasun mugak eta berezitasunak ezagutzea, eta ondoren emaitza eta sortutako materialak ikastetxe eta enpresen eskura jartzea.

Mecanizado de Materiales no convencionales3