“Marketingunea” Hezkuntza Marketina praktika komunitatea. Lanbide Heziketako Ikastetxeen esperientzia.

Administrazioa eta kudeaketa
Deskargatzeko fitxategia

Eskulibru honek, hezkuntza, eta bereziki, Lanbide Heziketa esparruan, Praktika Komunitateak sortu eta kudeatzeko zeregin konplexu eta ziraragarria ahalbidetzeko tresna erabilgarri bat izan nahi du. Gaur egun, antolaketa mugen gainetik “konektatuak” egotearen, informazioa eta kezkak “praktika” berdinak, gure kasuan hezkuntza marketinaren praktika, lotzen gaituen profesionalekin partekatzearen beharra oso gutxik jartzen dute zalantzan. Esku liburu honekin, Lanbide Heziketa osatzen duten kolektibo guztiei praktika komunitatea sortzeko eta kudeatzeko gida moduan erabil daitekeen material bat eskaini nahi diegu, ikastexeetan eta, orokorrean bere lana garatzen duten esparruetan, berrikuntza ziurtatzeko. Irakurleak egiaztatuko duen bezala, eskuliburuan zehar, (CoP) Praktika Komunitate bat sortzeko orduan kontutan izan behar diren alderdi desberdinak lantzen dira. Honela, lankidetza kontzeptuarekin hasten gara, praktika komunitate baten berezko ezaugarriak azpimarratu eta bere irismena definitzen da, bere diseinu egokiaren jarraibideak ezartzen dira, bere tamainan eta kalitatean hazteko eta dinamizatzeko aholkuak eskaintzen dira, eta azkenik, aurreko guztiaren hedapen praktikoaren adibide gisa, Euskal Herriko Lanbide Heziketako “Marketingunea” Hezkuntza Marketinaren Praktika Komunitatearen sorrera eta kudeaketa azaltzen da. Eduki hauek guztiak, eskuliburuaren irakurketa gida batez eta CoP baten kudeaketan lagungarri diren tresnak jasotzen dituen eranskin batez osatuak daude.

Zentro eta pertsona kolaboratzaileak

Eskuliburu hau egiten eta osatzen parte hartu duten ikastetxeak eta pertsonak:
TKNIKAk gidatutako “Hezkuntza Marketina” proiektuko lan taldeko kide direnek, lan honetan, bai bere egituran eta baita edukietan ere, eskertu ezineko ekarpenak egin dituzte.

– Martín Letona (Don Bosco GLHBIko Idazkaria).
– José Miguel Fernández (Armeria Eskola GLHBI-ko Kalitate Arduraduna).
– Iñaki Ciarán (Armeria Eskola GLHBI-ko Idazkaria).
– Paloma Enríquez (Cebanc Lanbide Heziketako ikastetxeko Zuzendaria)
– Pedro Sánchez (Otxarkoaga Lanbide Heziketako ikastetxeko Etengabeko Formakuntzako Arduraduna)
– José Miguel Santamarina (Hostelería de Leioa Eskolako Zuzendaria)
– Juan Ramón Errasti eta Samuel Triguero (TKNIKA-ko berrikuntza kudeaketan alorreko dinamizatzaile eta koordinatzileak)

Kolaborazio teknikoa

Honako enpresa eta pertsonen laguntza teknikoa izan dugu:

– Ángel Arbonies, Arbonies y Asociados enpresakoa. Ezagutzaren kudeaketa eta berrikuntzaren esparruetan aintzatespen handiko aditua.
– Elena eta Ixone, IKUSPE enpresakoak, eskuliburuaren diseinu eta maketazio lanetan.

Eskuliburuaren egitura:

• 1. KAPITULUA: Elkarlanaren balorea
• 2. KAPITULUA: Praktika komunitateak (CoPs)
• 3. KAPITULUA: CoP baten diseinua
• 4. KAPITULUA: CoP baten euskarriak
• 5. KAPITULUA: “Marketingunea” Hezkuntza Marketina CoP-a
• I ERANSKINA: CoPen- kudeaketa teknikak.
• II ERANSKINA: CoP-ei buruzko bibliografia.