Hezkuntza Marketin Eskuliburua. Lanbide Heziketako ikastetxeentzat marketinaren kudeaketa gida
Lan honek lanbide-heziketako ikastetxeetako marketinaren kudeaketari buruzko gogoeta erabilgarria izan nahi du. Gogoeta, gaur egun marketina balioa sortzeko ezinbesteko tresna delako, eta foro ugaritan azpimarratzen da gai hori, baina askotan, erakundeek baztertu egiten dute praktikan. Erabilgarria, gure helburua ez delako jakintzagai horri buruzko eskuliburu teoriko eta orokor berri bat egitea, bai baitago ikuspegi ezberdinetatik garatutako material anitz. Gure helburua da ikastetxeen zuzendaritzek, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek material praktiko bat izatea, lanbide-heziketatik lanbide-heziketarako diseinatua, bezero-orientabidea indartzeko balioko duena; izan ere, kudeaketa printzipio hori askotan aipatu eta gutxitan barneratzen da.
Ezin eskertuzko ekarpenak egin dituzte honen egituran zein edukietan TKNIKA buru duen “Hezkuntza-marketina” proiektuaren taldeko kideek:
- Nicolás Sagarzazu (Don Bosco GLHBIko Zuzendaria).
- José Luís Novoa (Armeria Eskola GLHBIko Zuzendaria).
- José Luís Elorza (Armeria Eskola GLHBIko Idazkaria).
- José Miguel Santamaría (Leioako Ostalaritza eskolako Zuzendaria).
- Zigor Isuskiza (Fadura GLHBIko Zuzendaria).
- Juan Ramón Errasti eta Samuel Triguero (hurrenez hurren, TKNIKAko Berrikuntza Kudeaketan arloko dinamizatzaile eta koordinatzailea).
Honako enpresa eta pertsonen lankidetza teknikoa izan dugu:
– José Mª Sainz de Vicuña, SDV-HUMAN enpresako Zuzendari-Gerentea, aditu aitortua eta marketinari buruzko liburu ugariren egilea, eskuliburuaren sortze lanetan.
– Aitor Gorostidi, SDV-HUMAN enpresako kontsultorea, eskuliburuaren sortze lanen koordinazio zereginetan.
– Elena e Ixone, IKUSPE enpresakoak, eskuliburuaren diseinu eta maketazio lanetan.
1. kapitulua: Marketinaren balioa Lanbide Heziketako ikastetxe baten kudeaketan.
2. kapitulua: Lanbide Heziketako ikastetxe batek nola egin dezakeen, arrakastaz, bere marketing-plana.
3. kapitulua: Nola bermatu marketin-planaren arrakasta.
- Zure ikastetxean marketinaren kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko kontrol-zerrenda.
- Ikastetxeko marketin-plana egiteko txantiloiak.
- Terminoen glosategia.