Elektrizitatea eta Elektronika
Deskargatzeko fitxategia

Hidraulika Proportzionala ez dago oso zabalduta lanbide-heziketan; izan ere, batetik, konplexutasun teknologiko handikoa da eta, bestetik, alderdi mekanikoak, elektrikoak, elektronikoak eta informatikoak uztartzen dituenez, zail samarra da teknika hori landu eta hedatzea.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak

Jose Luis Martinez – Usurbilgo Lanbide Eskola.

Enpresa kolaboratzaileak

HRE-Hidraulic

Iraupena

2008 – 2010

Edukiak:

1 EDUKIA.- SARRERA.
1.1 JARDUERA.- Zirkuitu hidráulico arrunta.
1.2 JARDUERA.- Indar erregulatuko bobina.
1.3 JARDUERA.- Ibilbitarte erregulatuko bobina.
2 EDUKIA.- KONTROLAREN ELEKTRONIKA.
2.1 JARDUERA.- Anplifikadore proportzionala – ezaugarria.
2.2 JARDUERA.-  Anplifikadore proportzionala – doiketak.
3 EDUKIA.- BALBULA PROPORTZIONALAK.
3.1 JARDUERA.-  Balbula mugatzaile proportzionala – histeresia.
3.2 JARDUERA.- Balbula mugatzaile proportzionala – mugak.
3.3 JARDUERA.– 4/3 balbula proportzionala – erantzun osoa.
3.4 JARDUERA.- 4/3 balbula proportzionala – motorraren doikuntza.
3.5 JARDUERA.- 4/3 balbula proportzionala – 2:1 zilindroaren doikuntza.
3.6 JARDUERA.– Arrapala doikuntza.
3.7 JARDUERA.– Emariaren erregulazioa – kargaren mendekotasuna.
3.8 JARDUERA.– Emariaren erregulazioa – presioaren konpentsazioa.
4 APLIKAZIOAK

Dena den, Hidraulika Proportzionala gero eta zabalduago dago industrian: makinak egiteko prozesuetatik hasita aerosorgailu handietaraino, lehen hidraulika arruntean soilik oinarritzen ziren aplikazioak barne. Teknikari askori zaila gertatzen zaie erabiltzen dituzten aplikazioak mantentzea eta optimizatzea, teknologia hau ez dutelako ezagutzen.

Horri buruzko material didaktiko gutxi dago merkatuan eta dagoena ez da lanbide-jarduerako eta prestakuntzako premia errealetara egokitzen.

Proiektu honen xedea izan da edozein osagai industrialetara erraz egokituko den material didaktikoa sortzea. Horri dagokionez, hainbat markatako osagaiak izan dira kontuan, baina denek ere neurri eta muntaketa-oinarri normalizatuak erabiltzen dituzte. Osagai horien lagin bat didaktikoki muntatu da eta jarduera praktiko jakin batzuk prestatu dira. Hori guztia eta oinarri teorikoa bilduta, Hidraulika Proportzionalari buruzko ereduzko ikastaro bat sortu da. Tknikak ekipamendu garraiagarria egokitu du lanbide-heziketako zentroentzat.