2019-20 ikasturtean "Profil profesional berriak ezartzea produktu eta ekipo-ondasunak fabrikatzeko ingurumen aldetik iraunkorrak diren material plastikoen soldatze eta konformazio bidez" proiektua garatu da. Bertan estrusio bidezko soldatzaile plastikoen eta galdaragile plastikoen prestakuntza eta kualifikazioa lantzen da, termoplastikoen lotura bidezko eta konformazio bidezko fabrikazioaren trataeraren prestakuntza espezifikoaren programa diseinatuz, egungo Lanbide Heziketako curriculum-diseinuan jasota ez dauden alderdiak bait dira. Proiektuaren ondorioz, ikasgelan galdaragintza plastikoa lantzeko hainbat dokumentu teoriko eta erronka sortu dira, eta dokumentazio hori irakasle guztien eskura jartzen dugu.
C.I.F.P./L.H.I.I. Elorrieta Erreka Mari: Iñaki del Cid Martínez eta Alberto Herrera Aparicio
Centro Formación Somorrostro: Oscar Pérez Becerra eta Roberto Cobo Vega
Enpresa kolaboratzaileak: Ematec Soluciones eta Proyectos S.L., Productos Plásticos Anticorrosivos S.A.
Materiala gaztelaniaz dago garatuta, eta honakoek osatzen dute:
• 6 gai biltzen dituen eskuliburua (5 unitate didaktiko):
- Material plastikoak
- Plastikoz fabrikatutako produktu komertzialak
- Plastikoen mekanizazioa
- Plastikoen konformazioa
- Plastikoen soldadura
- Makinen eta ekipoen mantentze-lanak
• Egin beharreko praktiken prozesu-orriak
• Erronka baten ikasle eta irakaslearen dokumentua (ETHAZI metodologia)
Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko erdi-mailako soldadurako eta galdaragintzako edo automozioko goi-mailako zikloko ikasleak eta irakasleak.