Altzarien Diseinu, Ekodiseinu eta Prototipatze Azkarra

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
Deskargatzeko fitxategia

Material hau TKNIKAko "084_09BT_T043TEK60 - Euskal Herriko Altzarigintza eta Osagarrien Diseinu Zentrua" proiektu barnean garatua izan da, 2009 eta 2012 urteetan zehar. Proiektua ALTZARIEN DISEINUA sustatzeko helburuarekin sortu zen, berrikuntzaren eta bereizketaren faktore garrantzitsua baita diseinua. Horretarako, zentzu zabaleko EKODISEINURA bideratutako prestakuntzan oinarritzen da batez ere, horretarako praktikak prestatu dira 7 urratsen metodologiari jarraiki, eta Eco-it tresnaren bidez ebaluazioa eginez.

Zentro eta irakasle kolaboratzaileak

Mª Jose Barriola: (IEFPS Bidasoa GLHBI)
Fco. Javier Gonzalez: (IEFPS Bidasoa GLHBI)
Marian Guisasola:(Easo Politeknikoa)
Josea Piñeiro: (Easo Politeknikoa)
Juan Carlos Alonso (Easo Politeknikoa)
Coordinadores: Miren Canellada (Tknika)

Iraupena

2009 – 2012

Edukiak:

Ondoren aurkezten den materiale didaktikoa hiru atal nagusitan banatzen da:
1. Altzarien diseinua: historia gaur egun arte, diseinu-metodoak, etapak…
2. Ekodiseinua: gaur egungo egoera, metodologiak, ebaluazioa, kasu praktikoak altzariei aplikatuta, …
3. Altzarien prototipatze azkarra: praktikak material deposiziozko 3D prototipatze azkarreko teknologia bitartez, HP DESIGNJET 3D PRINTER.

Norentzat gomendatua edo zuzendua:

Material hau Egurra eta Altzarigintza zikloko irakasle eta ikasleei zuzendurik dago, batez ere goi mailako Diseinua eta Altzari-hornikuntza zikloko ondorengo moduluentzat:
– Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena
– Arotzeriako eta altzarigintzako prototipoak

Orokorrean prototipatze azkarrean interesa duen irakaslearentzat.

Proiektuan ere PROTOTIPATZE AZKARRARI heldu zaio, teknologia hori gero eta sartuago baitago gure enpresa-ingurunean eta oso erabilgarria baita produktuen diseinuaren hasierako fasean. Hain zuzen ere, prototipoak diseinatzeko eta fabrikatzeko praktikak egin dira, 3D teknologiak eta HP Desingnjet 3D printer inprimagailua erabiliz, ABS prototipoak egitea ahalbidetzen baitute.

Diseno, Ecodiseno y Prototipado Rapido