Gaur egun bizi dugun egoeran, edonork dauka internetera konektatzen den gailuren bat gutxienez ( mobila, tablet-a, portatila, ordenagailua, …). Eta interneten erabiltzen ditugun zerbitzuak egunerokotasun maila zeharkatu dute, ezinbesteko beharra bihurtuz. Horregatik, garrantzitsua da erabiltzaileek (irakasle naiz ikasle), gizartearen parte diren ehinean, oinarrizko segurtasun neurri batzuk ezagutzea eta erabiltzen jakitea.Ikastaro hau ikastetxeko informatika azpiegituraren arduradunari zuzendua dago bereziki.
Iraupena:
5.00 ordu
Lekua:
Tknika (Errenteria)
Edukiera:
20 pertsonak
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 5,00 | 17-05-2018 | 09:30-14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
- Edozein zerbitzu (interneten naiz lokalean) babesteko pasahitz egoki baten aukeraketaren garrantzia ezagutzea.
- Phishing eta ingenieria sozialaren arriskuak identifikatzea.
- Identitate ordezkapenak eragin ditzakeen ondorioak identifikatzea eta baloratzea.
- Internetera konektatzeko baliabideak ezagutzea (Wifi, USB-GPRS, mugikorretik sortutako wifia, …).
- Interneteko zerbitzuetako segurtasun maila handitzea.
- Lokalean konektatutako gailuen arriskua ezagutzea.
Edukiak
SAIOAREN HIZKUNTZA: Euskara
- Pasahitz kudeaketa
- Phishing erasoak
- Ransomware erasoak
- Identitate ordezkapenak
- Cloud zerbitzuak
- Wi-Fi sareak
Metodologia
Transferentzia ekintzaren edukien garapenerako bertaratze jarduera bat
Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko informatikoaren arduraduna izatea.
- Ez da beharrezkoa inolako ezagutza berezirik
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate epea: 2018ko Maiatzaren 16a.
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.