Lantegi praktiko honetan sare industrialak segmentatuta izatearen garrantzia aztertuko da. Segmentazio egoki bati esker, ekoizpen-sarean eragina izan dezaketen eta zabaldu ez daitezkeen segurtasun-intzidenteak arindu ditzakegu. Era berean, IEC 62443 segurtasun-araudiak IT/OT sareak bereizita izatera behartzen du. Siemens familiako gailuak, Scalance 615 suhesiak eta Switch 208,408 gailuak erabiliko dira konfigurazioak egiteko. 23/24 ikasturtean, industria-kontroleko sistemetan zibersegurtasuna kontuan izateko ikastaroa eman zen. Bertan, sistema industrialak konfiguratzeko orduan zibersegurtasunaren ikuspegitik kontuan hartu beharreko atalak jorratu ziren. Sarrerako prestakuntzaren osagarri gisa, tailer praktiko batzuk planteatuko dira, ikastaro horretan ikusitako hainbat atal modu praktikoan lantzeko.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.00 | 10-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
2 | 4.00 | 11-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
3 | 4.00 | 13-06-2024 | 09:00 – 13:00 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
Prestakuntza honekin ondoko gaitasunak lortuko dira:
- Sarearen segmentazioari buruzko ezagutza teorikoak praktikan jartzea.
Edukiak
- Kontrol industrialeko sistemetarako sarrera
- Segmentazioa: Kontzeptuak eta adibideak
- VLAN eta port mirroring konfigurazioa
- Suebaki industrialen konfigurazioa.
- OT sareen arteko komunikazioaren konfigurazioa
- OT sarearen segmentazio-analisia
Metodologia
Ikastaroa hiru saio presentzialetan banatuta dago. Guztiak Tknikan egingo dira. Ikasleek beraien PC-ak ekarri beharko dituzte ariketak jarraitu eta egin ahal izateko.
Saio bakoitzaren garapenean, azaldutako ezagutzak finkatzeko helburuarekin, galdetegi edo ariketa batzuk osatu beharko dira banaka.
Tailer praktiko moduan emango da. Horretarako aurkezpen teorikoak laburrak egin ondoren kasu praktikoak burutuko dira. Siemens Scalance gailu industrialak erabiliko dira.
Kurtso amaieran aurkezpenak, kasu praktikoen gida eta alor hauetan sakontzeko material gehigarria banatuko da.
Ebaluazioa
Saio bakoitzean, ikasleek lantzen ari diren gaiarekin zerikusia duen ariketa edo galdera-sortaren bat ebatzi beharko dute. Planteatutako ariketa horiek ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko.
Prestakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.
Baldintzak
Sareek kudeaketa ezagutza basikoa.
Hautaketa irizpideak
Inor kanpoan ez uzten saiatuko gara, baina izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:
- Espezializazio-zikloetako irakasleak: Mantentze-lan Industrialen Digitalizazioa, Zibersegurtasuna OT, Zibersegurtasuna IT
- Gradu hauetako irakasleak: Mekatronika Industriala, Automatizazioa eta Robotika, Sistema elektroteknikoak eta automatikoak.
- Ikastetxe bakoitzeko gehienez lagun batek parte hartzea lehenetsiko da
- Izena emateko ordena
Izen-emate datak eta informazioa
Izena emateko azken eguna: 2024ko Maiatzak 27
Onartuen/ez onartuen ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko da 2024ko Ekainaren 4an.
Eman izena ikastaro honetan
