Eraso/Defentsa-ko CTF bat garatu da Tknika-n. CTF hori CyberLehiako finalean erabili eta ikusi ahal izan zen. Aurreko Cyber Range plataformarekin egin den bezala, garapen hau zentruetara eskeiniko da etorkizun batean, horregatik, zentruek tresnaren inguruko ezagutza izatea garrantzitsua da. Formakuntza honetan garapenaren barne ezagutza lortzeaz gain, bertan erabili daitezkeen erronkak nola garatu irakatsiko diegu ikasleei. Horretarako 2 saio onlinetan partehartu eta erronka bat garatu beharko dute ikasleek.

Iraupena: 30.0 ordu
Lekua: Online,
Edukiera: 10 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 1.00 31-10-2024 09:00 – 10:00 Online
2 3.00 05-11-2024 09:00 – 12:00 Online
3 3.00 12-11-2024 09:00 – 12:00 Online
4 14-11-2024 09:00 – 12:00 Online tutoretza (aukerazkoa)
5 21-11-2024 09:00 – 12:00 Online tutoretza (aukerazkoa)
6 28-11-2024 09:00 – 12:00 Online tutoretza (aukerazkoa)
Ordu ez Presentzialak: 24.00

Konpetentziak

  • Tknikan garatutako ER/DEF CTF-aren ezagutza.
  • CTF-rako erronkak diseinatzea eta garatzea.

Edukiak

Eraso/Defentsa-ko CTF bat garatu da Tknika-n. CTF hori CyberLehiako finalean erabili eta ikusi ahal izan zen. Aurreko Cyber Range plataformarekin egin den bezala, garapen hau zentruetara eskeiniko da etorkizun batean, horregatik, zentruek tresnaren inguruko ezagutza izatea garrantzitsua da. Formakuntza honetan garapenaren barne ezagutza lortzeaz gain, bertan erabili daitezkeen erronkak nola garatu irakatsiko diegu ikasleei. Horretarako 2 saio onlinetan partehartu eta erronka bat garatu beharko dute ikasleek.

 

  • 1. Saioa

    • Sarrera (15 min)

    • TKnikak garatuta ER/DEF CTF Plantaformaren azalpenak (90 min)

      • Osagai ezberdinak azaldu

      • Leihaketa martxan jarri eta probatu

    • Partehatzaile bakoitzak bere erronkaren egitura (brach berri batean) sortu eta ingurunea prestatu (20 min)

    • Zerbitzuen despliequea erakutsi (10 min)

    • Zerbitzu baten despliegea egin (15 min)

  • 2. Saioa

    • Zerbitzuen egituraren azalpena (ordu 1)

    • Checkerren egituraren azalpena (ordu 1)

    • Zerbitzu baten garapena (ordu 1)

Metodologia

Prestaketarako saio bat egingo da, bertan konektibitatea eta laborategien funtzionamendu egokia frogatuko da.

Ondoren 2 saio online sinkrono egingo dira, honako edukia landuko dutenak:

    • 1. Saioa

      • Sarrera (15 min)

      • TKnikak garatuta ER/DEF CTF Plantaformaren azalpenak (90 min)

        • Osagai ezberdinak azaldu

        • Leihaketa martxan jarri eta probatu

      • Partehatzaile bakoitzak bere erronkaren egitura (brach berri batean) sortu eta ingurunea prestatu (20 min)

      • Zerbitzuen despliequea erakutsi (10 min)

      • Zerbitzu baten despliegea egin (15 min)

    • 2. Saioa

      • Zerbitzuen egituraren azalpena (ordu 1)

      • Checkerren egituraren azalpena (ordu 1)

      • Zerbitzu baten garapena (ordu 1)

 

Ordu asinkronoetan partehartzaile bakoitzak bere “proiektua” izango den erronka garatuko du. Zeregin horretan lagungarri izateko, ikastaroak irauten duen bitartean, laguntza saioetan parte hartzeko aukera izango da astean behin.

Ebaluazioa

30 orduko ikastaroa gainditzeko bete beharrekoak:

  • Hiru saio onlinetan partehartzea (Prestaketa + eduki teorikoak)
  • CTF-rako erronka bat diseinatu eta garatzea. Ikasle bakoitzak proiektu gisa garatuko duen erronka ebaluatuko da aurrez emango den errubrika baten arabera

OHARRA: 24 ordu estimatzen dira erronka diseinatzeko, baina ikaslearen ezagutzen arabera denbora hori handiagoa edo txikiagoa izan liteke.

Baldintzak

Partehartzaile bakoitzak bere Github-eko kontua izan beharko du.

Python programazioa lengoiaren, sareen, dockerren eta git bertsio kontrolerako tresnaren oinarrizko ezagutzak beharrezkoak dira ikastaroan parte hartzeko. Docker eta Giten erabilerari dagokionez, aurretik izan ezean, Tknikako Cloud lantaldearen ikastaroak ikustea gomendatzen da.

 

Git ikastaroa (1/2): https://www.youtube.com/watch?v=jvUYsWpn6ds

Git ikastaroa (2/2): https://www.youtube.com/watch?v=gz2fNtgQ5Uc

Docker ikastaroa: https://www.youtube.com/watch?v=Au8BQM8RRMQ

Hautaketa irizpideak

Inor kanpoan ez uzten saiatuko gara, baina izen-emate kopurua eskainitako
plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo
da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Ikastetxe bakoitzeko gehienez lagun batek parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.