Ikastaro honen helburua, Lanbide Heziketarako irakaslegoa zelulaen hazkuntza tekniketan trebatzea da, ondoren ikasgelan txertatu ahal izateko. Azken hamarkadetan, giza eta animalen zelulen hazkuntza teknikak asko garatu dira eta, egun, ezinbesteko lanabez bilakatu dira arlo ezberdinetan. Hala nola, ikerkuntzan, ingeniaritza genetikoan, konposatu biologikoen produkzioan, medikamentuen ikerketa eta beste hainbatetan.
Iraupena:
20.00 ordu
Lekua:
TKNIKAko Biologia zelularreko laborategia
Edukiera:
8 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 2,50 | 26-11-2020 | 16:30-19:00 | Presentziala |
2 | 3,50 | 01-12-2020 | 16:00-19:30 | Presentziala |
3 | 3,50 | 03-12-2020 | 16:00-19:30 | Presentziala |
4 | 3,50 | 10-12-2020 | 16:00-19:30 | Presentziala |
5 | 3,50 | 15-12-2020 | 16:00-19:30 | Presentziala |
6 | 3,50 | 17-12-2020 | 16:00-19:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Gaitasun orokorra:
Lanbide Heziketako irakasleak gaitzea zelula-hazkuntzako tekniketan trebatzea, ezagutza hau ikasgelara transferitzeko.
Gaitasun espezifikoak
Eskala txikiko zelula hazkuntzak egitea bideragarritasuna eta asepsia bermatuz.
Zelulen Kriokontserbazio eta desizozte teknikak aplikatzea, prozesuaren bideragarritasuna bermatuz.
Edukiak
- Zelula hazkuntzaren oinarriak
- Zelula ama embrionarioak eta helduak.
- Zelulen hazkuntzarako beharrezko laborategiko instalazioak eta ekipamenduak.
- Lerro zelularren behaketa fase kontrasteko mikroskopia bidez
- Hazkuntza inguruneen prestaketa.
- Zelula amak mantentzeko eta hedatzeko teknikak: ingurune aldaketak, paseak, zenbaketa eta bideragarritasun neurketa
- Zelula lerroen izozte eta desizozte prozesuak.
Metodologia
Prestakuntza gehienbat praktikoa izango da, biologia zelularreko laborategi bateko lan-errutinak barneratzeko.Ebaluazioa
Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea KIMIKA edo OSASUNGINTZA arloetan.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Izen-emate datak eta informazioa
- Izen-emate epea: 2020(e)ko Azaroaren 12(a).
- Ebazpena:
2020 (e)ko Azaroaen 13(e)an, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan
onartua edo baztertua izan den.
- Onartuta izan den pertsonak matrikula online osatu behar du (komunikazio email berean adierazten den estekan sartuz eta eskatzen diren datuak guztiak osatuz).
- Matrikulazio epea: 2020 (e)ko Azaroaren 19(a).
Eman izena ikastaro honetan

Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.