Ikastaro hau Tknikan garatzen ari den Eransketa Bidezko Fabrikazio proiektuaren barruan kokatzen dan tranferentzia ekintza bat da eta Fabrikazio Mekanikako irakasleei zuzendua dago. Neurri haundi batean robotaren programazio praktiketara bideratuta dago, eta kokapenari dagokionez lehenengo hiru egunak Gasteizko Mendizabala Lanbide Heziketa Institutuan izango dira eta laugarrena aldiz, Tknikan.

Iraupena: 20.00 ordu
Lekua: Mendizabala Institutua LHII - Tknika
Edukiera: 10 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
15,0025-06-201909:00-14:00Presentziala
25,0026-06-201909:00-14:00Presentziala
35,0027-06-201909:00-14:00Presentziala
45,0028-06-201909:00-14:00Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0

Konpetentziak

  • Soldadura robotarekin lan egiteko gai izatea, robotaren programazio oinarriak ezagutuz.
  • Robotaren programazio kontzeptuak ezagutu eta programa mota desberdinak egituratzen jakitea. Aldez aurretik programatutako kasu paraktikoak exekutatzeko gai izatea.
  • Robota erabiliz, WAAM plasma Eransketa bidezko prozesuaren berezitasun nagusiak eta aplikazio kasu praktikoak ezagutzea.

Edukiak

Lehenengo eguna (Mendizabala - Gasteiz):
•    Robota eta bere ingurunea, kontrolagailua, unitate mekanikoak, programazio unitatea. Lan egiteko moduak eta segurtasuna.
•    Programazio unitatea eta menu nagusia.
•    ABB robotaren RAPID programazioaren oinarri nagusiak, aplikazio edo programa baten egitura.
•    Moduluak, errutinak eta deklarazioak.
•    Mugimendu menua eta eragiketak. Mugimendu praktikak.
•    Programa modulu baten egitura: errutinak, instrukzio eta datu nagusiak.
•    Datu motak (num, tooldata, speeddata, wobjdata, robtarget), instrukzioak (arcLstart, arcLend, arcL, arcC, moveJ, moveL, moveC, ”:=”, for, set, waittime, tpreadnum) y funtzioak (CRobT, Offs)
•    Lehenengo ariketa tailerrean: modulu bat sortu, errutina bat sortu, erreminta bat sortu, lau mugimenduko programa bat egin. Segurtasun kopia bat egin eta egindako lan guztia gelan aztertu.
•    Bigarren ariketa: egindako programari aldaketa txiki batzuk egin ordenagailuan eta berriro ere kontroladorean kargatu.

Bigarren eguna (Mendizabala - Gasteiz):
•    Robot sistemaren kontzeptu nagusiak, erreminta (tool) eta koordenatu sistemak (work object)
•    Programa baten egituraketa. Instrukzioak, datuak eta funtzioak. Adibideak.
•    Erreminta baten definizioa, lan-eremuaren definizioa eta kokapen-erreferentziak, errutina baten egituraketa, modulu eta errutinen kudeaketa.
•    Ariketa (praktikoa): erreminta baten definizioa.
•    Ariketa (praktikoa): koordenatu sistema baten definizioa.

Hirugarren eguna (Mendizabala - Gasteiz):
•    Instrukzio aurreratuak: errepikapen instrukzioak, galderak eta asignazioak.
•    Datuen deklarazioa: robtarget konstantea edo variablea.
•    Ariketa (programazioa gelan eta exekuzioa tailerrean): ibilibide sinple bat programatu eta “n” aldiz errepikatu paraleloan.
•    Workobject kontzeptua eta motak, oinarriarekiko edo unitate mekanikoari lotuak.
•    Mugimendu koordinatuak.
•    Ariketa. Workobjet bat sortu eta programa bat egin.

Laugarren eguna (Tknika):
•    Sarrera. Eransketa bidezko prozesuak. Ezaugarriak eta sailkapena.
•    Arku elektriko eta hari bidezko prozesuak. Plasma arku bidezko soldadura prozesua.
•    Praktika – Soldadura kordoiak – prozesuaren parametro-bitartearen identifikazioa.
•    Geometria sinpleak lortzeko estrategiak.
•    Mota honetako piezen diseinua. Kasu praktikoak.
•    Diseño de piezas para este proceso de fabricación, casos prácticos.
•    Praktika – kajera moduko pieza baten diseinu, programazio eta exekuzioa.

Metodologia

Ikastaroa zati teoriko eta zati praktikoz osatua dago.

Ebaluazioa

Ebaluaketarako honako irizpideak jarraituko dira:
  • Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
  • Ikastaroan egingo diren ariketak modu egokian lantzea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Fabrikazio Mekanikako irakasleei zuzendua dago (Mekanizazioa, Soldadura eta galdaragintza, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Metal eraikuntzak eta Fabrikazio mekanikoko diseinua).

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.