Ikastraining II Ikasenpresa programan parte hartzen duten Lanbide Heziketako irakasleentzat zuzenduta dagoen formakuntza da. Ekintzailetza Euskal Lanbide Heziketako zutabeetako bat da eta gaur egun bai lan merkatuan baita bizitzako edozein arlotan pertsonek garatu beharreko gaitasuna da. Gure ikasleak gaitasun hauek garatzeko irakasleak formatzen jarraitzea garrantzitsua da. Formakuntza honen helburua da ekintzailetza ideiak aberasteko erramintak eta tresnak ezagutzea eta praktikan jartzea.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | Ordutegia | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 4.50 | 20-05-2024 | 09:00 – 13:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0.00 |
Konpetentziak
- Informazioa egituratu, antolatu, sintetizatu eta bistaratzeko pausuak ezagutzea.
- Oinarrizko teknikak ikastea eta aplikatzea, informazioa bistaratzen laguntzeko, zure mezuek zure xede-publikoarengan eragina izan dezaten.
Edukiak
- Informazioa egituratu, antolatu, sintetizatu eta bistaratzeko pausuak.
- Visual thinkingaren oinarrizko teknikak
- Visual Thinkingaren aplikazioa ikasenpresan.
Metodologia
- Modalitate presentziala.
- Metodologia aktibo-kolaboratiboa.
Ebaluazioa
- Formakuntza orduen %90arekin bete behar da.
- Ikastaroan ezarritako konpetentzia garatzea.
- Ikastaroan modu aktiboan parte hartzea.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Ikasenpresako irakaslea izatea.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
- Ikaskuntza Koordinatzaile programan parte hartzen duten zentroei lehentasuna emango zaie.
- Izen-emate ordena kontuan hartuko da.
Izen-emate datak eta informazioa
Izen emateko azken eguna: 2024ko maiatzak 17
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.