Lanbide Heziketako ikastetxeen PKS-aren UNE-EN ISO 9001:2015 arauarekiko egokitzapena bermatzen duen barne auditoretzak egitea erraztera bideratua dagoen transferentzia jarduera.

Iraupena: 10.00 ordu
Lekua: Iurreta LHII
Edukiera: 25 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/KORDUA/KDATAORDUTEGIAMOTA
14,0012-12-201809:30-13:30Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 6

Konpetentziak

Transferentzia jarduera hau auditoria programa eta plana eta auditatu beharreko arlo eta jardueren egiaztatze zerrendak  egitera eta ez adostasunak, obserbazioak eta hobekuntza arloak behar bezala erredaktatuta jasotzen dituen txostenak osatzeko beharrezkoak diren konpetentziak eskuratzera bideratua dago.

Edukiak

1.     Auditoriaren helburua.

2.     Kontzeptuak eta deskribapenak.

3.     Informazio dokumentatua

4.     Auditoriaren sekuentzia

5.     Auditoríen programa

6.     Auditoria plana

7.     Zer auditatu?

8.     Auditorearen profila. Auditoria garaiko jokabidea

9.     Egiaztatze zerrenda

10.  Ez adostasun, obserbazioen eta Hobekuntza Arloen erredakzioa

11.  Auditoría txostena

12.  Zuzendaritzari komunikazioa

13.  Jardueren hedapena

Metodologia

Transferentzia jardueraren edukiak lantzeko jardunaldi presentziala eta proposaturiko materialak lantzeko eta osatzeko lan pertsonala egingo da.
 

HIZKUNTZA: elebiduna (euskeraz eta gazteleraz) 

Ebaluazioa

Transferentzia jardueraren kalifikazioa GAI / EZ GAI izango da eta kalifikazio baikor bat lortzeko erabiliko diren irizpideak honako hauek dira:
 

  • Jardunaldi presentzialaren ordu kopuruaren %100 eko bertaratzea.
  • Proposaturiko kasuaren lantze, osatze eta entregatze egokia egitea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
  • Ikastetxean, barne auditoretzetan parte hartzeko konpromisoa.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:

  • Izen-emate ordena kontuan izango da.
  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.