Lanbide Heziketako ikastetxeen PKS-aren UNE-EN ISO 9001:2015 arauarekiko egokitzapena bermatzen duen barne auditoretzak egitea erraztera bideratua dagoen transferenetzia jarduera.
Iraupena:
10.00 ordu
Lekua:
Iurreta LHII
Edukiera:
50 pertsonak
| FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 4,50 | 24-01-2018 | 09:00-13:30 | Presentziala |
| Ordu ez Presentzialak: 5,5 |
Konpetentziak
Transferentzia jarduera hau auditoria programa eta plana eta auditatu beharreko arlo eta jardueren egiaztatze zerrendak egitera eta ez adostasunak, obserbazioak eta hobekuntza arloak behar bezala erredaktatuta jasotzen dituen txostenak osatzeko beharrezkoak diren konpetentziak eskuratzera bideratua dago.Edukiak
1. Auditoriaren helburua.
2. Kontzeptuak eta deskribapenak.
3. Informazio dokumentatua
4. Auditoriaren sekuentzia
5. Auditoríen programa
6. Auditoria plana
7. Zer auditatu?
8. Auditorearen profila. Auditoria garaiko jokabidea
9. Egiaztatze zerrenda
10. Ez adostasun, obserbazioen eta Hobekuntza Arloen erredakzioa
11. Auditoría txostena
12. Zuzendaritzari komunikazioa
13. Jardueren hedapena
Metodologia
Transferentzia jardueraren edukiak lantzeko jardunaldi presentziala eta proposaturiko materialak lantzeko eta osatzeko lan pertsonala egingo da.HIZKUNTZA: elebiduna (euskeraz eta gazteleraz)
Ebaluazioa
Transferentzia jardueraren kalifikazioa GAI / EZ GAI izango da eta kalifikazio baikor bat lortzeko erabiliko diren irizpideak honako hauek dira:- Jardunaldi presentzialaren ordu kopuruaren %100 eko bertaratzea.
- Proposaturiko kasuaren lantze, osatze eta entregatze egokia egitea.
Baldintzak
- EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.
- Ikastetxean, barne auditoretzetan parte hartzeko konpromisoa.
Hautaketa irizpideak
Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:- Izen-emate ordena kontuan izango da.
- Ikastetxe bakoitzeko pertsona baten partehartzea lehenetsiko da.
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.