Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.
Iraupena:
30.00 ordu
Lekua:
TKNIKA Barrio Zamalbide s/n 20100 Renteria
Edukiera:
25 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 6,00 | 02-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
2 | 6,00 | 03-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
3 | 6,00 | 04-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
4 | 6,00 | 05-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
5 | 6,00 | 06-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Prestakuntza jarduera honen bidez, gaur egungo Euskadiko LHk duen Ekintzailetza Kulturaren eredua landuko dugu.
Horretarako, Lanbide Heziketako irakasleekin Kultura Ekintzailea landuko dugu, horrela ikastetxeetan modu ekintzaile eta berritzailean jardun dezaten. Horrekin batera, Ikasenpresa proiektua aztertuko dugu; proiektu horretan, tresna metodologiko gisa erabiltzen da enpresak sortzea.
Beste alde batetik, ekimen sortzailea landuko dugu, ezagutzera emateko nola dinamizatzen den Urratsbat programa (LHko ikastetxeetan garatzen ari den enpresak sortzeko programa, hain zuzen ere), eta oinarrizko zein fasez osatuta dagoen; enpresak martxan jartzeko programak dituen oinarrizko tresnak eskainiko ditugu, eta talde lanaren garrantzia aztertuko dugu.
Horretarako, helburu orokor hauek planteatzen dira:
- Ekimen sortzailea LHko ikastetxeetan txertatze prozesua erraztea.
- Ikastetxe barruan lantzeko ekintzailetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzea.
- Irakasleak jabearaztea zein garrantzitsua den ikasleek zeharkako gaitasunak lantzea, ondoren garapen profesionala garatzeko.
- Lantalde baten barruko rolak zein izan litezkeen ezagutzea.
- Irakasleak gaitu negozio ideiak sortzeko.
- Irakasleak orientatzea negozio eredu baten hasierako diseinurako gidari gisa jardun dezaten.
- Eskuragarri jartzea merkatu ikerketa egiteko beharrezko tresnak.
- Negozio ideia baten Marketing Mix-eko estrategia garatzea.
- Urratsbat programa ezagutzera ematea, eta haren fase eta emaitzak aztertzea.
- Gai hauen gainean gogoeta egitea: batetik, lantaldea; bestetik, sarean lan egitea, tresna indartsua.
- Ekarpenak egitea dinamizatzailearen rola definitzeko: zer elementuk definitzen dute?
- Ikastetxean aplikatzeko moduko Sentsibilizazio Plan bat zein izan litekeen jakitea eta diseinatzea.
Edukiak
o Irakasletza ekintzailearen diseinua
· Gaitasunak· Lan esparrua
o Zeharkako konpetentziak
o Lantaldearen rolak
o Ikasenpresa ereduaren negozio ideiaren garapena
· Negozio ideia sortzea· Negozio eredua· Merkatu ikerketa· Marketing mix
o Enpresak sortzeko eredua: Urratsbat
o Taldean lan egitea eta sarean lan egitea
o Sentsibilizazio plana
· Tresnak· Diseinua
Metodologia
Ikasgelan, metodologia aktibo-kolaboratiboa erabiliko da.
Prestakuntzarako diseinatutako plana hau da (antolatzaileek alda dezakete hala behar izanez gero):
1. eguna: 2018ko uztailaren 2a
o Harrera eta ikastaroaren aurkezpenao Tknika-ren aurkezpenao Euskadiko Lanbide Heziketako Planao Euskadiko LH ekintzaileao Hezkuntza ekintzailea
2. eguna: 2018ko uztailaren 3a
o Irakasletza ekintzailearen diseinuao Lan esparrua
3. eguna: 2018ko uztailaren 4a
o Negozio ideiao Negozio eredua
4. eguna: 2018ko uztailaren 5a
o Merkatu ikerketao Marketing mix
5. eguna: 2018ko uztailaren 6a
o URRATSBAT programaren aurkezpenao Lantaldeak: Urratsbateko dinamizatzaileen taldeao Dinamizatzailearen rolao Sentsibilizazioa ikastetxeetan: praktika onak eta dinamika
Ebaluazioa
Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte
Baldintzak
- Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
- Lanbide Heziketako irakaslea izatea
- Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.
Hautaketa irizpideak
– Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa izen-emate ordena jarraituz egingo da.
– Plaza kopurua honako proportzioak kontutan hartuz banatuko dira:
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
- EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.
Izen-emate datak eta informazioa
Plaza kopurua: 25 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 25 pertsona)
Izena emateko azken eguna: 2018ko ekainaren 8a
Ebazpena: 2018ko ekainaren 11. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
Matrikula ordaintzeko azken eguna: 2018ko ekainaren 18a
Matrikularen kostua:
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: 450€
- EAEko LHko irakaslegoa: DOAKOA
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.