Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 6,00 | 25-06-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
2 | 6,00 | 26-06-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
3 | 6,00 | 27-06-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
4 | 6,00 | 28-06-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 6 |
Konpetentziak
Vetibac Teknologia Campuseko Energia Berriztagarri eta Energia Efizientziako programak aukera eskaintzen du energia iturri garbiei buruzko ikuspegi paregabea eskuratzeko, baita ondorengoei buruz: askotariko banaketa eta biltegiratze teknologiak eta sistema efizienteen bidez atzemandako energia kudeaketa.
Edukiak
- Eguzki Sistema Fotovoltaikoen diseinu, instalazio eta mantentze lanerako printzipioak. Eguzki energiari buruzko oinarrizko teoria, sistema osagaiak, diseinua, instalazioa, martxan jartzea, mantentze lana eta arazoen konponketa eskala txikiko instalazio fotovoltaiko batean.
- Eguzki Energia Termikoaren kontzeptu nagusien azterketa. Instalazioen diseinua eta neurria hartzea, muntaketa baldintzen azterketa, zerbitzu abiaraztea eta instalazioen mantentze lana.
- Haize Energiari buruzko kontzeptu orokorren berrikuspena. Aire-sorgailu motak eta ezaugarriak, mantentze lanerako zereginak eta prebentzioko mantentze lana.
- Askotariko teknologiak uztartzen dituen galdara gela eredua. Biomasa galdarak. Osagaiak, errekuntza gasak, errendimendua, mantentze lanak.
- Biomasa galdarei buruzko ikastaro eta jardunaldietarako ekipamendu eramangarria.
- Energia Berriztagarri eta Energia Efizientziari buruzko ikastaroetarako Internet edukien aplikazioa.
Metodologia
1.eguna:
• Harrera.• Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa ematea.• CIFP Usurbilgo Lanbide Eskola LHII instalazioen bisita• Euskal Autonomia Erkidegoko LHn lantzen diren arloen aurkezpena.• LHri Aplikatutako Berrikuntza.• Etengabeko Hobekuntza.• Ikaskuntza Metodo eta Prozesuen Ikerketa.• Ekintzailetza eta Aldaketaren Kudeaketa Arloa.• LH Eremuko Nazioartekotzea.
Ebaluazioa
Baldintzak
- Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
- Lanbide Heziketako irakaslea izatea
- Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.
Nori zuzendua: Energia berriztagarrien eta Efizentzia energetikoaren inguruan ezagutza zabaldu nahi duen edozein persona eta Elektrizitate eta Elektronika eta Energia eta Ura familietako irakasleei zuzendua dago ikastaroa.
Hautaketa irizpideak
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
- EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.
Izen-emate datak eta informazioa
Plaza kopurua: 15 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 15 pertsona)
Izena emateko azken eguna: 2018ko ekainaren 8a
Ebazpena: 2018ko ekainaren 11. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
Matrikula ordaintzeko azken eguna: 2018ko ekainaren 18a
Matrikularen kostua:
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak:450€
- EAEko LHko irakaslegoa: DOAKOA.