Prestakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen II. Edizioaren" barne kokatzen da.
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 6,00 | 09-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
2 | 6,00 | 10-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
3 | 6,00 | 11-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
4 | 6,00 | 12-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
5 | 6,00 | 13-07-2018 | 08:30-14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
1. Ibilgailu hibrido eta elektrikoen propultsio sistema elektrikoak
zertan diren jakin, sistemen ezaugarriak eta funtzionamendua, baita
potentzia sistemena eta korrontea sortzeko sistemena ere.
2.
Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan, segurtasunari loturiko
sinbologiaren eta kodifikazioaren esanahia eta non aplikatzekoa den
analizatu.
3. Ibilgailu hibrido eta elektrikoetan, emergentziak
gertatuz gero edo konpontze lanetan jarraitu beharreko protokoloa
analizatu.
4. Ibilgailu hibrido eta elektrikoen konpontze lanetan, NBEak egoki erabiltzeko prozedura ezagutu.
Edukiak
1. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak. Sarrera.
2. Segurtasuna. Ibilgailu hibrido eta elektrikoak desaktibatzeko eta seinalatzeko protokoloa.
3. Energia biltzeko sistemak (bateriak).
4. Makina elektriko birakariak.
5. Potentzia elektronika.
Metodologia
1. eguna: 2018ko uztailaren 9a
1.Historia.2.Mugikortasun elektrikoa.3.Oinarrizko kontzeptuak. Zergatik elektrifikatu ibilgailuak?4.Ibilgailu hibrido eta elektrikoen motak.5.Automozio industriaren egoera. Ikerketa lerroak.6.Etorkizuna eta garapen berriak.
1.Osagaien identifikazioa.2.Dsaktibatze fitxak.3.Nola erabili NBE espezifikoak. Desaktibatzeko protokoloa.4.Manipulatzerako orduan hartu beharreko segurtasun neurriak.
1.Energia biltzeko sistemak.
a.Bateriak.b.Ultrakondentsadoreak.c.Inertzia bolanteak.d.Hidrogeno pila.
2.Makina elektriko birakariak.
a.Motoreak.b.Generadoreak.
1.Elektronika potentzia
a.Oinarrizko kontzeptuak.b.Potentzia inbertsoreak (inverters).c.Integrazioa.d.Kapsulatzea.e.Hozte sistemak.
Ebaluazioa
– Parte hartzaileek orduen % 90 (presentzialak edo/eta ez-presentzialak) bete behar dute, gutxienez.– Parte hartzaileek prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar dituzte.
Baldintzak
- Ikastarora matrikulatzen den pertsonak honako irizpideetako bat bete beharko du:
- Lanbide Heziketako irakaslea izatea
- Lanean, ikastaroan aurkezten diren edukien inguruan lan egiten duen persona izatea eta aurrez beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak izatea.
Nori zuzendua: LHko irakasleei, eta automozioan edota mugikortasun jasangarrian interesaturik dagoen edozein pertsonari.
Hautaketa irizpideak
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: plazen %80.
- EAEko LHko irakaslegoa: plazen %20.
Izen-emate datak eta informazioa
Plaza kopurua: 15 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 15 pertsona)
Izena emateko azken eguna: 2018ko ekainaren 8a
Ebazpena: 2018ko ekainaren 11. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
Matrikula ordaintzeko azken eguna: 2018ko ekainaren 18a
Matrikularen kostua:
- Beste erkidegoetako LH irakasleak eta enpresako langileak: 450€
- EAEko LHko irakaslegoa: DOAKOA