restakuntza ekintza hau “Euskal Herriko Lanbide Heziketako Udako Ikastaroen III. Edizioaren" barne kokatzen da.
Iraupena:
30.00 ordu
Lekua:
CIPF Usurbil LHII
Edukiera:
15 pertsonak
Hizkuntza
Gaztelania
FASEA/K | ORDUA/K | DATA | ORDUTEGIA | MOTA |
---|---|---|---|---|
1 | 6,00 | 24-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
2 | 6,00 | 25-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
3 | 6,00 | 26-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
4 | 6,00 | 27-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
5 | 6,00 | 28-06-2019 | 08:30-14:30 | Presentziala |
Ordu ez Presentzialak: 0 |
Konpetentziak
Lanbide Heziketako udako ikastaro honek Energia Berriztagarri eta Energia Efizientziako aukera eskaintzen du energia iturri garbiei buruzko ikuspegi paregabea eskuratzeko, baita ondorengoei buruz: askotariko banaketa eta biltegiratze teknologiak eta sistema efizienteen bidez atzemandako energia kudeaketa.Programa bost egunez luzatuko da eta egun bakoitzean, energia/efizientzia arlo bana landuko da, eta askotariko helburuen berri emateko alderdiak landu eta aztertuko dira, adibidez, instalazioa eta mantentze lana, baliabideen kudeaketa, edota praktika didaktikoen adibideak.
Edukiak
o Eguzki Sistema Fotovoltaikoen diseinu, instalazio eta mantentze lanerako printzipioak. Eguzki energiari bu-ruzko oinarrizko teoria, sistema osagaiak, diseinua, instalazioa, martxan jartzea, mantentze lana eta arazoen konponketa eskala txikiko instalazio fotovoltaiko batean.
o Eguzki Energia Termikoaren kontzeptu nagusien azterketa. Instalazioen diseinua eta neurria hartzea, munta-keta baldintzen azterketa, zerbitzu abiaraztea eta instalazioen mantentze lana.
o Haize energiari buruzko kontzeptu orokorren berrikuspena. Aire-sorgailu motak eta ezaugarriak, mantentze lanerako zereginak eta prebentzioko mantentze lana.
o Askotariko teknologiak uztartzen dituen galdara gela eredua. Biomasa galdarak. Osagaiak, errekuntza gasak, errendimendua, mantentze lanak.
o Biomasa galdarei buruzko ikastaro eta jardunaldietarako ekipamendu eramangarria.
o Energia Berriztagarri eta Energia Efizientziari buruzko ikastaroetarako Internet edukien aplikazioa.
Metodologia
1.eguna:• Harrera.2. eguna: Eguzki Energia Fotovoltaikoa.
• Ikastaroaren aurkezpena eta dokumentazioa ematea.
• CIFP Usurbilgo Lanbide Eskola LHII instalazioen bisita
• Eguzki Energiaren oinarri teknikoak.
3. eguna: Eguzki Energia Termikoa.
4. eguna: Haize Energia.
5. eguna: Galdara gelak eta Biomasa.
Ebaluazioa
Ikaslea ebaluatzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:- Parte hartzaileak orduen % 90arekin bete behar du, gutxienez.
- Parte hartzaileak prestakuntza jarduerako dinamika, ariketa eta praktika guztiak egin behar ditu.
Baldintzak
Ikastaro hau Energia berriztagarrien eta Efizentzia energetikoaren inguruan ezagutza zabaldu nahi duen edozein Elektrizitate eta Elektronika eta Energia eta Ura familietako irakasleari zuzendua dago .Hautaketa irizpideak
Izen-emateak, eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ikasle hautaketa honako irizpideak aintzakotzat hartuta egingo da:- Izen-emate ordena kontutan hartuko da.
- Plaza kopurua honako hauen artean banatuko da:• Beste erkidegoetako irakasleak
• EAEko irakaslegoa
Izen-emate datak eta informazioa
•Plaza kopurua: 15 (gutxienez 10 pertsona / gehienez 15 pertsona)•Aurreizen-emateko azken eguna: 2019ko ekainaren 07a
•Ebazpena: 2019ko ekainaren 10. Izena eman duten guztiei adieraziko zaie, posta elektronikoaren bitartez, ikastaroan onartuak edo itxaron zerrendan geratu diren.
•Matrikula osatzeko azken eguna: 2019ko ekainaren 16a
•Formakuntza ordaintzeko azken eguna:
o EAEko irakasleak: formakuntza DOAKOA da.
o BESTE ERKIDEGOETAKO irakasleak: 2019ko ekainaren 16a
Formakuntzaren kostua: 450€ pertsonako
Eman izena ikastaro honetan
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.