Ikastaro honetan prozesu fisikoak modu praktikoan lantzen ikasiko dugu, teknologia digitalak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz, Biozientziekin lotutako Lanbide Heziketako ikastetxeetan, bai proiektuen garapenean, bai curriculumeko edukietan. Eguraldia bezalako prozesu fisiko orokor bat hartu eta modu pausatu eta sinple batean bertako magnituteak digitalizatzen ikasiko dugu. Emaitza bezala eguraldiaren parametroak digitalizatzea lortuko dugu, trazabilitate bat izateko datuak lainoan gordeaz, modu ulergarri eta moderno batean bistaratuz eta alarma sistema bat diseinatuz. Ikastetxeetako zuen erronka nahiz proiektuak digitalizatzeko sentsore, Arduino inguruneko mikrokontrolagailuak eta Thingsboard plataforma erabiliko ditugu.

Iraupena: 10.0 ordu
Lekua: Tknika,
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 5.00 11-06-2025 09:00 – 14:00 Presentziala
2 5.00 12-06-2025 09:00 – 14:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 0.00

Konpetentziak

Gaitasun
orokorra:

Biozentziak
alorreko Lanbide Heziketako irakasleak gaitzea teknologia digitala txertatzen
biozientzien eremuan.

 

Gaitasun espezifikoak:

1.       2. Biozientzietan
aplikatzen diren sentsore elektronikoak aukeratzen ikasi.

2.       Sentsoreak
irakurtzeko oinarrizko ezagutzak lortu.

3.       Datuak
lainora bidaltzeko ezagutzak lortu.

4.
Datuak bistaratzeko Dashboard bat egiten
jakin.

5.
Momentuko datuekin alarmak konfiguratzen
ikasi.

Edukiak

1. Digitalizazio
fitxa

·
Zer da digitalizatu nahi dena.

·
Elementuen zerrenda

·
Digitalizatu beharreko magnituteak

·
Protokolo industrialak. Egingarritasuna

·       Sare arkitektura

2. Emaitzak

·
Datu eskuratze programa

·       Dashboard-a

3. Erronka

·
Estazio meteorologikoa

Metodologia

Ikastaroa bi aurrez aurreko saiotan banatuta dago eta Tknikara etortzea beharrezkoa izango da. Aldi berean, ikastaroan pare hartzeko, ikasleek ordenagailua beharko dute eta kurtsoa hasi aurretik bidaliko zaien gida erabiliaz Arduino IDE-a instalatua ekarri beharko dute.

Kurtsoa aurrera eramateko Tknikak
“sentsore” eta “mikrokontrolagailu” bat jarriko ditu ikasle guztien eskura.
 

Metodologiaren ikuspegitik, Moodle plataformarekin egingo da lan baliabide teorikoak bertan jartzeko eta ikasleei “Erronka” bat aurkeztuko zaie ebatzi dezaten. Erronka hau ikasleekin erabil dezaten eskuragarri jarriko zaie.

Azkenik, Tknikako saioetara etortzea eta
erronka egitea derrigorrezkoa izango da kurtsoa gainditzeko.

Ebaluazioa

Planteatutako erronka hori ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa
behar bezala osatzeko
 

Formakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da
ziurtagiria lortzeko.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Biozientziak arloko
irakasleek izango dute lehentasuna.  Hala
ere, onartuak izango dira beste familia batzuetako irakasleak edo gai hauetan
interesa duten beste irakasleak baldin eta tokirik geratzen bada. 

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

1. Biozientzia arloko irakasleak lehentasuna izango dute.
2. Zentro bakoitzeko gehienez 2 lagunen parte hartzea lehenetsiko da.
3. Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.