Hodeiko baliabideen erabilera gero eta ohikoagoa den mundu honetan, ezinbestekoa da zerbitzu horiek modu malgu eta deklaratiboan kudeatzea (sortu, suntsitu, eskalatu...) ahalbidetzen duten tresnak izatea. Terraform gure hodeieko azpiegitura kodea balitz bezala (automatizatu, bertsionatu, partekatu…) tratatzeko aukera ematen digun open source proiektu bat da. Horrela, ikastaro honetan zer aukera eskaintzen dituen, nola konfiguratzen den, nolakoa den bere sintaxia eta AWSen sare birtual bat era erraz batean nola altxatzen den ikusiko dugu.

Iraupena: 14.0 ordu
Lekua: Online/Tknika
Edukiera: 20 pertsonak
Hizkuntza Elebiduna: Euskara, Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 2.00 25-01-2024 09:30 – 11:30 Hibridoa
2 4.00 30-01-2024 09:00 – 13:00 Online
3 4.00 01-02-2024 09:00 – 13:00 Online
4 4.00 06-02-2024 09:00 – 13:00 Online
Ordu ez Presentzialak: 12.00

Konpetentziak

Prestakuntza honen bidez, honako gaitasunak lortuko dira:

  • “Azpiegitura kode gisa” (IaC) kontzeptua zertan datzan ulertzea
  • Lan-ingurune bat instalatzea eta konfiguratzea Terraform erabili ahal izateko
  • Terraform fitxategien sintaxia eta hornitzaile batzuen konfigurazioa ezagutzea
  • AWSen sare birtual bat era deklaratiboan hedatzea

Edukiak

Hona hemen jardunaldiaren edukiak:

  • “Azpiegitura kode gisa”-ra (IaC) sarrera
  • Terraform-en oinarrizko kontzeptuak
    • Sarrera
    • Hornitzaileak
    • User Data
    • Aldagai estatikoak
    • Aldagai dinamikoak
  • AWS plataforma
    • EC2
    • Segurtasun taldeak
    • VPC
    • RDS
  • AWS azpiegitura Terraform bidezko hedapena

Metodologia

Ikastaroa 4 saiotan banatuta dago; horietako bat presentziala izango da eta beste hirurak online izango dira. Saio presentzialaren helburua, lehenengoa, ikastaroa aurkeztea, irakasleak/parte-hartzaileak ezagutzea eta lan-espazioa behar bezala zehaztuta eta konfiguratuta uztea izango da. Lan-espazio hori AWSen kokatutako makina birtual bat izango da, ikasleak 24/7 sarbidea izango duena eta bertan kodea idatzi eta exekutatuko duena. Aldi berean, ikasleek AWS Academy-n matrikulatuak egongo dira eta ariketak Amazonen plataforman dohainik dauden baliabideetan hedatuko dituzte.

Era berean, saio bakoitzaren garapenean, azaldutako ezagutzak finkatzeko, galdetegi edo ariketa batzuk osatu beharko dira banaka.

Ikastaroaren hizkuntzari dagokionez, materiala (diapositibak, estekak…) gaztelaniaz egongo da, baina klaseak euskaraz emango dira.

Azkenik, online saioetara joatea derrigorrezkoa izango dela gogoratu behar da, nahiz eta bertan aurkezten den material guztia eskuragarri egongo den ikastaroaren Moodle plataforman.

Ebaluazioa

Saio bakoitzean, ikasleek lantzen ari diren gaiarekin zerikusia duen ariketa edo galdera-sortaren bat ebatzi beharko dute. Planteatutako ariketa horiek ebaztea nahitaezkoa izango da ikastaroa behar bezala osatzeko, baita webinar-etara konektatzea eta parte hartzea ere.

Prestakuntzaren %90era joatea/parte hartzea/egitea nahitaezkoa da ziurtagiria lortzeko.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean Informatika eta komunikazio familiako irakaslea izatea.
  • Interneteko konexio egonkor bat izatea.
  • Bash komandoen exekuzioari buruzko gutxieneko ezagutzak izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, honako irizpide hauen arabera egingo da hautaketa:

  • Informatika eta komunikazioak familiako irakasleek lehentasuna izango dute
  • Zentro bakoitzeko gehienez lagun batek parte hartzea lehenetsiko da
  • Izena emateko ordena

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.