Teknologian, robotika asistentzialean eta zaintza sistemetan egindako aurrerapenei eta horiek gure gizartean duten aplikagarritasunari buruzko ikastaroa.

Iraupena: 10.0 ordu
Lekua: Tknika,
Edukiera: 16 pertsonak
Hizkuntza Euskara
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 3.00 09-06-2025 10:00 - 13:00 Presentziala
2 3.00 16-06-2025 10:00 - 13:00 Presentziala
3 3.00 23-06-2025 10:00 - 13:00 Presentziala
Ordu ez Presentzialak: 1.00

Konpetentziak

Gaitasun hauek eskuratuko dira:

  • Pentsamendu kritikoa eta etikoa sustatzea.

  • Hainbat egoeraren aurrean alternatiba teknologikoak bilatzeko trebetasunak eskuratzea.

  • Egokigarritasuna handitzea zaintzan teknologia berriek duten erronkaren aurrean.

Edukiak

Prestakuntza-jardunaldietan eduki hauek landuko dira:

  • Teknologia berriek zaintzan dakarten erronkari buruzko hausnarketa.

  • Egungo zaintza eredua eguneratzea.

  • Etxebizitzan aplika daitezkeen soluzio domotikoak eta robotika ezagutzea.

  • Pertsonak zainketarekin lotutako beste komunitate-eredu berritzaile batzuk ezagutzea.

  • Egungo zaintzaren erronkak eta lortutako material didaktikoa.

Metodologia

Ikastaroak aurrez aurreko hiru orduko hiru saio (9 ordu) eta lan-banaketa asinkrono bat ditu (1 ordu).

Saioek ikuspegi teoriko-praktikoa izango dute. Zati praktikoa planteatutako azken entregaren zati gisa erabiliko da.

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Prestakuntza-orduen %90 betetzea.

  • Azken saio presentzialean proposatutako jarduerak egitea.

Baldintzak

  • EAEko Lanbide heziketako ikastetxeren bateko irakasle izatea.

  • Onartuek beren ordenagailu pertsonala eraman behar dute prestakuntzara.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopurua eskainitako plaza kopurua baino handiagoa bada, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuta egingo dira:

  • Familia Profesional hauetako zikloetako irakasleak lehenetsiko dira:

    • Gizarte, Kultura eta Komunitateko Zerbitzuak

    • Osasuna

  • Izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan

  • Ikastetxe bakoitzeko pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da.

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.