Batzuetan, irakasle-taldeek talde-lanetan jartzen ditugu ikasleak, eta ez dute ezagutzen zer estrategia erabil daitezkeen lankidetza-lan hori probetxuzkoa izan dadin eta ikaskuntza-prozesuan eragina izan dezan. Beste batzuetan, eskainitako ezagutza ez dute praktikan jartzen, ez dutelako estrategia ordenatu batekin aplikatzen. Mikro-ikastaro honen helburua irakasle-taldeei baliabide edo tresna bat ematea da, ikasleengan ETHAZI erronkak elkarlanean ebazteko beharrezkoa den talde-lana trebatzen laguntzeko.

Iraupena: 5.0 ordu
Lekua: Online,
Edukiera: 30 pertsonak
Hizkuntza Gaztelania
FASEA/K ORDUA/K DATA Ordutegia MOTA
1 1.00 21-11-2023 16:00 – 17:00 Sinkronoa Online
Ordu ez Presentzialak: 4.00

Konpetentziak

Pentsamendu paraleloa ETHAZIko ikasle-taldeen lankidetza-lanean laguntzeko baliabidetzat hartzen du.

Edukiak

  1. Sarrera. Pentsamendu paraleloa.

  2. Zer egin dezakegu ikasgelan gure ikasleei laguntzeko elkarlanean lan egiten dutenean?

  3. Saio sinkronikoa. “Agoerak partekatzea. Feedback”

Metodologia

Erakusketa- eta hausnarketa-elementuak dituen online modalitatea, elkarrizketa-saio sinkroniko batekin osatua.

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

– Prestakuntza horretarako ezarritako gaitasunak garatzea.

Baldintzak

EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeko irakaslea izatea.

Hautaketa irizpideak

Izen-emate kopuruak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, ondoko irizpideak jarraituz aukeraketa egingo da:
– Ikastetxe bakoitzeko Zuzendaritzak, Ikaskuntza Koordinatzailearekin batera, parte hartuko duten irakasleak aukeratuko ditu

Eman izena ikastaro honetan

FSE
Prestakuntza-ekintza hau Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu dezake, Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako irakasleak prestatzera bideratutako ekintzen esparruan.